Stratovarius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stratovarius
Stratovarius Tavastia 2006.jpg
Datuak
JatorriaHelsinki
Musika motaPower metal, neo-classical metal (en) Itzuli eta progressive metal (en) Itzuli
Urteak1984
Produkzioa
Diskoetxea(k)earMUSIC
Sanctuary Records (en) Itzuli
Nuclear Blast (en) Itzuli
Noise Records (en) Itzuli
Jens Johansson (en) Itzuli
Timo Kotipelto (en) Itzuli
Lauri Porra (en) Itzuli
Matias Kupiainen (en) Itzuli
Rolf Pilve (en) Itzuli
Jyrki Lentonen (en) Itzuli
John Vihervä (en) Itzuli
Tuomo Lassila (en) Itzuli
Timo Tolkki (en) Itzuli
Staffan Stråhlman (en) Itzuli
Mika Ervaskari (en) Itzuli
Antti Ikonen (en) Itzuli
Jari Behm (en) Itzuli
Jari Kainulainen (en) Itzuli
Jörg Michael (en) Itzuli
Informazio gehigarria
stratovarius.com
IMDB: nm4237573 Facebook: stratovarius Twitter: strato_official Instagram: stratovariusofficial MySpace: officialstratovarius Youtube: UCuGOvuS-t2Z8lgUj5FFfWHA Souncloud: stratovarius-official Spotify: 1O8CSXsPwEqxcoBE360PPO iTunes: 6557658 Last fm: Stratovarius Musicbrainz: c3d6fdd5-67c5-453e-87e3-d17a00a52879 Songkick: 15275 Discogs: 324356 Allmusic: mn0000636519 Deezer: 1904 Edit the value on Wikidata

Stratovarius Helsinkin, Finlandian, sorturiko power metaleko musika talde bat da, generoan eragin handia izan duen taldeetako bat. 1984an sortu zenetik, estudioko hamabost disko, lau DVD eta zuzeneko bost disko argitaratu ditu. Bere ibilbide luzean taldeak aldaketa kaotiko ugari izan ditu, eta 1995az geroztik ez dago bertan taldearen sortzailerik. Gaur egun, Timo Kotipelto abeslaria da kide beteranoena, eta 1994an bat egin zuen taldearekin.

Euskal Herrian, gutxienez, bost alditan eman dute kontzertua: Donostian 2000. urtean eta 2003an, Iruñean 2005ean, eta Bilbon 2013an eta 2015ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stratovarius 1984ko abuztuan sortu zuten Black Water izenarekin Tuomo Lassila kantari eta bateria-jotzaileak, Staffan Stråhlman gitarra-jotzaileak eta John Vihervä baxu-jotzaileak. Urtebete geroago aldatu zioten izena eta Stratovarius gisa bataiatu; Stratovarius izena Lassilak asmatu zuen, musikariek asko estimatzen dituzten bi musika-tresnaren izenak lotuz: Stradivarius biolina eta Stratocaster gitarra elektrikoa. Formazio-aldaketak ere laster hasi ziren gertatzen, Timo Tolkki berehala sartu zen, Stråhlman ordezkatuz eta kantu-betebeharrak bere gain hartuz, eta taldea laukote batera zabaldu zen, hurrengo urtean Antti Ikon-en teklista iritsi zenean. Formazio horrekin, taldeak 1989an kaleratu zuen lehenbiziko diskoa, Fright Night, Tolkki konpositore bakarra zela.

Taldea baxu-jotzaile askoren atzetik ibili bitartean, 1992an Twilight Time diskoa plazaratu zuen eta 1994an, Dreamspace. Urte hartan, hain zuzen ere, Tolkkik kantari nagusi izateari uztea erabaki zuen, eta Kotipelto sartu zen taldean, eginkizun hori bere gain hartuz. 1995ean Fourth Dimension karrikaratu ondoren taldea utzi zuten Ikonen-ek eta azken sortzaileetako batek, Lassilak; Jens Johansson eta Jörg Michaelek ordeztu zituzten, hurrenez hurren.

Kotipelto, Tolkki, Jari Kainulainen, Johansson eta Michaelek osaturiko boskotea, Stratovariusen "banda klasikotzat" onartua, bere historiako formaziorik luzeena izan zen (1995-2005). Boskote horrekin, taldeak zortzi album kaleratu zituen, bere lan txalotuenak barne. 2005ean bukatu zen formazio emankor hura: taldearen izen bera daraman diskoa argitaratu eta gero Kainulainen baxu-jotzaileak alde egin zuen eta Lauri Porrak sartu zen bere ordez.

2008an, konposizio eta hitz gehienen egile Timo Tolkki gitarra-jotzaileak erabaki zuen Stratovarius desegitea, azken diskoarekin oso kritikoa baitzen eta kideen arteko tentsioekin nekaturik baitzegoen. Baina beste taldekideen eskaerari kasu eginez, Stratovarius izenari eustea utzi zien, bera taldetik at egonagatik ere. Aurrerago erabaki hartaz damutu zen Tolkki eta adierazi zuen egungo taldeak ez zuela zerikusirik Stratovariusekin.

Tolkkiren irteerako eztabaida gorabehera, Polaris (2009) eta Elysium (2011) taldearen hurrengo diskoek harrera ona izan zuten; areago, izan zen kritikaririk eta zalerik erran zuena azken hamarkadako diskorik onenak zirela. Horiek izan ziren Porra eta Matias Kupiainen gitarra-jotzaile berriaren lehen diskoak, eta kide guztiek, Michael-ek izan ezik, konposizio-prozesuan parte hartu zuten. Hain zuzen ere, Michaelek 2012an utzi zuen taldea. Rolf Pilve bateria-jotzaile berriarekin, taldeak Nemesis karrikaratu zuen 2013an, eta Eternal 2015. urtean.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingo taldekideak
  • Timo Kotipelto – ahots nagusia (1994–orain)
  • Jens Johansson – teklatua (1995–orain)
  • Lauri Porra – baxua, bigarren ahotsa (2005–orain)
  • Matias Kupiainen – gitarra, bigarren ahotsa (2008–orain)
  • Rolf Pilve – bateria (2012–orain)
Taldekide oihak
  • Tuomo Lassila – bateria (1984–1995), ahots nagusia (1984–1985)
  • John Vihervä – baxua (1984–1985)
  • Staffan Stråhlman – gitarra (1984–1985)
  • Mika Ervaskari - teklatua (1984–1987, died 2005)
  • Jyrki Lentonen – baxua (1985–1990)
  • Antti Ikonen – teklatua (1988–1995)
  • Jari Behm – baxua (1989–1993)
  • Timo Tolkki – gitarra (1985–2008), ahots nagusia (1985–1994), bigarren ahotsa (1994–2008)
  • Jari Kainulainen – baxua (1993–2005)
  • Jörg Michael - bateria (1995–2012)
  • Katriina "Miss K" Wiiala – ahots nagusia (2004)

Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fright Night (1989)
  • Twilight Time (1992)
  • Dreamspace (1994)
  • Fourth Dimension (1995)
  • Episode (1996)
  • Visions (1997)
  • Destiny (1998)
  • Infinite (2000)
  • Elements Pt. 1 (2003)
  • Elements Pt. 2 (2003)
  • Stratovarius (2005)
  • Polaris (2009)
  • Elysium (2011)
  • Nemesis (2013)
  • Eternal (2015)

Zuzeneko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Visions of Europe (1998)
  • Polaris live (2010)
  • Under Flaming Winter Skies: Live in Tampere (2012)
  • Live At Wacken (2016)
  • Visions of Destiny (2016)

DVDak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Infinite Visions (2000)
  • Under Flaming Winter Skies: Live in Tampere (2012)
  • Nemesis Days (2014)
  • Live at Loud Park Festival (2015)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]