Straubing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Straubing
Hiri independente
Straubinger Stadtbild.jpg
DEU Straubing COA.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Regional district in BavariaBavaria Beherea
Alkatea Markus Pannermayr (en) Itzuli
Posta kodea 94315
Udalerri kodea 09263000
Geografia
Koordenatuak 48° 52′ 38″ N, 12° 34′ 33″ E / 48.8772°N,12.5758°E / 48.8772; 12.5758Koordenatuak: 48° 52′ 38″ N, 12° 34′ 33″ E / 48.8772°N,12.5758°E / 48.8772; 12.5758
Bavaria SR (town).svg
Azalera 67.58 km²
Altuera 322 m
Mugakideak Straubing-Bogen (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 47.794 bizt. (2019ko irailaren 30a)
Dentsitatea 707,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 09421
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Romans-sur-Isère, Wels (en) Itzuli eta Tuam
Matrikula SR
straubing.de

Straubing Alemaniako Bavaria estatu federaleko hiria da, Bavaria Behereko hirugarren hiria hain zuzen ere. Danubio ibaiak zeharkatzen duen Gäuboden eremuan kokaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neolito garaitik populatua izan den ingurune honetan erromatarrek aztarna ugari utzi zituzten, tartean gudalosteak hornitzeko biltegia (Sorviodurum) eta baita Gäubodenmuseum museoan dagoen altxorra ere. K.a. 14-16 urtean iritsi ziren eta V mendean egin zuten alde, ingurua bavariar leinuen eskutan utziz. Bavariarren Strupinga buruzagiaren izena ipini zioten asentamenduari, gerora gaur egungo Straubing izenera eboluzionatu zuena.

Hiriaren alde berria (Neustadt) 1218an hasi zen eratzen. Gaur egun auzo hau da Straubingeko erdi aroko erdigunea.

Herriko dorre gotikoa(Stadtturm)

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Petri eliza (Kirche St. Peter): XII mendeko basilika erromanikoa da.
  • Herriko dorre gotikoa(Stadtturm): 1316an eraikitako dorre gotikoa da.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gäubodenvolksfest Bavariako bigarren jaialdi folkloriko handiena da. 1812an hasi zuen Maximiliano I.a Bavariakoak. Hasieran nekazal feria bat zen, Gäuboden inguruko biztanleak bildu eta merkatal harremanak sendotzeko. gaur egun 90.000m²-ko eremuan milioi bat pertsonatik gora biltzen da.

2011ko ekitaldiaren datuak honako hauek dira:

  • Bisitariak: 1'35 milioi pertsona
  • Garagardoa: 730.000 litro
  • Garagardotegiak: sei, bakoutzak 25.000 aulki
  • Maß-aren prezioa (litro bat garagardo): 7'40 €

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Straubingeko kirol talde nagusiak Straubing Tigers (izotz hockey-a) eta Straubing Spiders (amerikar futbola) dira.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]