Stripes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Stripes
Jatorria
Argitaratze-data 1981
Jatorrizko izenburua Stripes
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa buddy filma Itzuli, action comedy filma Itzuli eta gerra-filma
Iraupena 118 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ivan Reitman
Gidoigilea(k) Harold Ramis
Len Blum Itzuli

[[Kategoria:Len Blumek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Bill Murray
Warren Oates
P. J. Soles
Sean Young
John Candy
Harold Ramis
John Larroquette
John Diehl
Judge Reinhold
Joe Flaherty
Lance LeGault
Robert J. Wilke
William Lucking
Dave Thomas


[[Kategoria:P. J. Solesek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:John Diehlek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Lance LeGaultek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:William Luckingek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Ivan Reitman
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Harry Keller Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Elmer Bernstein
Argazki-zuzendaria Bill Butler
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Alemania
Argumentu nagusia Gerra Hotza
Kanpo loturak

Stripes (euskaraz Zerrendak) 1981eko Ivan Reitman eslovakiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Bill Murray, Harold Ramis, Warren Oates, P. J. Soles eta John Candy aktoreek antzeztu zuten.

Izenburuak AEBtako banderaren zerrendei aipamen egiten die. Police Academy (1984) komedia filmaren antza handia duen filma da, hura polizia akademia batean girotua zegoen bitartean hau koartel militar batean dago.

Handik gutxira, Reitman zuzendariak eta Murray eta Ramis aktoreek Ghostbusters (1984) eta Ghostbusters II (1989) komedia film ospetsuak elkarrekin batera egin zituzten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

John Winger (Bill Murray) taxilari erosko eta hitzontziak ordu gutxiren buruan bere lana, autoa eta apartamentua galtzeaz gain bere neskalagunak ganoragabeko bat izateagatik lagako du. Bere burua galtzailetzat jo eta honenbesteko zorigaitzetik ihes egiteko bere burua AEBtako Armadako soldadu izateko izen emango du. Gainera, bere erabakiari buruz Russell Ziskey (Harold Ramis) adiskideminarekin hitz egitean, hark ere berarekin batera erreklutamentu bulego batera joan eta biek bolondres aurkeztuko dira. Behin Armadaren Koartelean daudela, oinarrizko entrenamendua jasoko dute: armei buruzko irakasgaiak eta batez ere derrigorrezko korrikaldiak. Berehala xelebre txoro parrandazale pare bat direla argi utziko dute, nahiz eta bere soldadukideak, ofizial eta militar agintariak ere xelebrekeriak egiten atzean ez gelditu...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]