Stxi
Itxura
| Stxi | |
|---|---|
| zopa, jaki eta Q12105883 | |
| Materialak | Aza zuria Sauerkrauta |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Errusiar Inperioa |
Osagai nagusia aza duen zopa da stxia (erruzieraz щи), [ɕːi] ahoskatua). Oso ezaguna da Errusiako eta Europako Ekialdeko herrialdeetako gastronomian. Mingarratz handiz eginiko zopa horren aldaera bati stxi berdea (Зелёные щи) esaten zioten Errusian.
Elaborazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har, aza edo aza minkorrarekin egiten da, baita neguko beste barazki batzuekin ere; haragia gehitu daiteke. Aza minkorrarekin egindako stxiak zapore garratza du eta horregatik stxi garratza deitzen zaio. Normalean smetanaz zerbitzatzen da dastatu aurretik. Errusian bada esaera ezagun bat, honela dioena: "Щи да каша - пища наша" (stxia da kasha - pistxa nasha): "Stxia eta kasha dira gure oinarrizko elikagaiak".