Subjektu (gramatika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sintaxian, subjektua aditzaren ekintza nork egiten duen edo noren inguruan gertatzen den adierazten duen elementua da. Subjektua ez da beti ageri, batzuetan elipsian dago, eta aditzak erakusten du; adibidez, «Hortik dator» esaldian, subjektua ez da agertzen, baina aditzak (d- markarekin) erakusten du.

Euskaraz, subjektuak bi kasu izan ditzake: nominatiboa ('nor' den edo 'zer' gertatzen den) eta ergatiboa ('nork' egiten duen). Bigarrenean, ergatibo-marka dakar (-k).