Subjektu aditza objektu
Hizkuntza-tipologian, subjektua-aditza-objektua (SVO) perpaus egitura bat da, lehenik subjektua agertzen duena; bigarrenik, aditza; eta hirugarrenik, eta objektua. Hizkuntzak elementu horien hurrenkera nagusiaren arabera sailka daitezke, markatu gabeko perpausetan (hau da, azpimarratzeko hitz-ordena ezohikoa erabiltzen ez den perpausetan). Frantsesa, gaztelania, ingelesa... talde horretakoak dira, baina euskara ez, SOV motakoa delako: Axularrek "Gero" idatzi zuen modukoak hobesten dira, elementu markaturik ez duten perpaus motzetan behintzak; hala ere, Axularrek idatzi zuen "Gero" SVO egiturako perpausa zuzen-zuzena da, idazlea nor zen azpimarratzen da hor —Axularrek idatzi zuen "Gero", ez Etxeparek—.
SVO hizkuntza ezagunen kopuruaren araberako bigarren ordenarik ohikoena da, SOVen ondoren. Elkarrekin, SVO eta SOV munduko hizkuntzen % 87 baino gehiago dira. Txantiloi:Language word order frequency
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SVO hizkuntzek ia beti erlatibozko perpausak zehazten diren izenean ondoren jartzen dituzte, eta juntagailuak menpeko perpausaren aurretik; txinerazko zenbait aldaera salbuespen nabariak dira.
Mendebaldeko Afrikako SVO hizkuntza batzuek —ezagunena ewea da— izenondo perpausetan postposizioak darabiltzaten arren, gehien-gehienek, ingelesak, gaztelaniak eta frantsesak, adibidez, preposizioak dituzte. SVO hizkuntza gehienek genitiboak izenaren ondoren kokatzen dituzte, baina zenbaitek (adibidez, Mendebaldeko Afrikako SVO hizkuntza postposizionalek, hmong-mien hizkuntzek, sino-tibetar hizkuntza batzuek eta suediera, daniera, lituaniera eta letoniera bezalako europar batzuek izenen aurreko genitiboak dituzte (SOV hizkuntza batean espero daitezkeenak).[1]
Europarrak ez diren SVO hizkuntzek izenak laguntzen dituzten adjektiboak, erakusleak eta zenbakizkoak haien ondoren jartzeko joera handia dute, baina txinerak, vietnamerak, malaysierak eta indonesierak zenbakiak izenen aurretik jartzen dituzte, euskaraz bezala. Hizkuntzalari batzuek zenbakia harremanean ardatz gisa dakusate, hizkuntza horien eskuin-adarkatze zurrunari egokitzeko.[2]
Joera handia dago, ingelesez bezala, aditz nagusien aurretik laguntzaileak jartzeko: I am thinking ("Ni naiz pentsatzen > Pentsatzen ari naiz"), He should reconsider ("Hark maskulinoa behar.luke berraztertu > Berriz aztertu behar luke").
Hizkuntza desberdintasunak eta aldaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen ingelesezko SVO ordenaren adibide bat:
- Andy ate cereak (Andyk zereala jaten zuen).
Ingelesa bezalako hizkuntza analitikoan, SVO ordena ez da batere zurruna, perpausaren zein zati den subjektua eta zein objektua identifikatzen duelako: The dog killed Andy ("Txakurrak Andy hil zuen") eta Andy killed the dog ("Andyk txakurra hil zuen") bi gauza erabat desberdin esan nahi dituzte; aldiz, Killed Andy the dog ("Hil zuen Andy") esaldiaren kasuan, zaila izan liteke esaldi osoa edo baten zatia ote den zehaztea: hor, Andy the dog ("Andy txakurra") objektua eta ezkutuko subjektu / subjektu inplizitu batekin.
Egoera korapilatsuagoa da gramatikan aditzen eta objektuen kokaleku finkorik ez duten hizkuntzetan, adibidez errusieraz, finlandieraz, ukraineraz eta hungarieraz. Hor, ordena enfasiaren araberakoa da.
Errusierak subjektua, aditza eta objektua edozein ordenatan erabiltzeko aukera ematen du eta zatiak aldiro "mugitzen" ditu, testuinguruaren araberako esanahi apur bat desberdina ekartzeko.
Adibidez, Любит она его ("Maite du harkfemeninoa huramaskulinoa" erabil liteke, "Horrela jokatzen du Nataxak, katua ♂ maite egiten duelako" adierazteko, edo Eго она любит ("Huramaskulinoa harkfemeninoa maite du") balizko testuinguru honetan: ohartzen bazara, ikusiko duzu katua ♂ maite duela Nataxak", edo Eго любит она ("Huramaskulinoa maite du harkfemeninoa") esaldian, egoera honetan ager liteke: "Onartzen dut katua ♂ desatsegina dela, baina emazteak oso maite duenez, eta nik emaztea oso maite dudanez...". Ordena alde batera utzita, argi dago его maskulinoa objektua dela, akusatiboan dagoelako.
Polonieraz, baiezko perpausetan SVO ordena oinarrizkoa da, eta beste ordena bat erabiltzen da haren zatiren bat azpimarratzeko edo testuinguru logika zabalago bati egokitzeko. Adibidez, Roweru ci nie kupię ("Ez dizut bizikleta bat erosiko"), Od piątej czekam ("Bostetatik zain nago").
Turkieraz, SOV erabiltzea ohikoa da, baina SVO aditza azpimarratzeko erabil daiteke batzuetan. Adibidez, John terk etti Mary'yi ("John utzi zuen Mary > Johnek Mary utzi egin zuen) "Zer egin zion Johnek Maryri?" galderaren erantzuna da, John Mary'yi terk etti SOV esaldi erregularraren ordez ("John Mary utzi zuen").
Alemanak, nederlanderak eta kaxmirerak SVO ordena dute batzuetan, batez ere perpaus nagusietan baina, egiaz, aditza bigarren tokian duten hizkuntzak dira, ez SVO hizkuntzak hitz-ordenari dagokionez. Mendeko perpausetan SOV dute, ondorengo lehen adibidean ematen den bezala. Bigarren adibideak aditzaren bigarren ordenaren eragina erakusten du: aditzaren aurretik datorren perpauseko lehen elementuak ez du zertan subjektua izan. Kaxmireraz, menpeko perpausetan hitzen ordena menpeko perpauseko juntagailuaren kategoriak baldintzatzen du, 3. adibidean bezala.
- Er weiß, dass ich jeden Sonntag das Auto wasche / Hij weet dat ik elke zondag de auto was. Alemanez eta nederlanderaz, hitzez hitz, honela da: "Badaki -(e)na bakoitz igande -a auto garbitzen.dut > Badaki nik igandero autoa garbitzen dudana". Parekatu esaldi bakuna: Ich wasche das Auto jeden Sonntag / Ik was de auto elke zondag ("Nik garbitzen.dut -a auto bakoitz igande > Autoa igandero garbitzen dut").
- Jeden Sonntag wasche ich das Auto / Elke zondag was ik de auto (alemanez eta nederlanderaz, hurrenez hurren: "Bakoitz igande garbitzen.dut nik -a auto > Autoa igandero garbitzen dut": autoa noiz garbitzen den adieraztea ideia nagusia da. Aldiz, Ich wasche das Auto jeden Sonntag / Ik was de auto elke zondag ("Nik garbitzen dut -a auto bakoitz igande > (Nik) Autoa igandero garbitzen dut " neutroa da.
- Kashmiri:
- Menpeko perpausa zyi juntagailuak lotzen badu, SOV ordena SVO bihurtzen da. "mye ees phyikyir (zyi) tsi maa dyikh temyis ciThy".[3]
Ingelesa halako hizkuntza batetik garatu zen eta oraindik hitz-ordena horren aztarnak ditu, adibidez tokiak eskatutako alderantzikatzean: In the garden sat a cat ("-n -a- lorategi eserita.zegoen bat katu > Katu bat lorategian eserita zegoen"; egunerokoan, OVS moduko hurrenkera izan beharrean, A cat sat in the garden SVO moldea erabiltzen da). Nolanahi ere, ezezko adierazpenekin hasitako perpaus batzuetan arrunta da:
- only ("bakarrik"): Not only did he storm away but also slammed the door ("Ez bakarrik egin.zuen sutan joan baina halaber danbatekoa.eman.zion -a ate > Sutan joan ez ezik, ateari danbatekoa ere eman zion"),
- under no circumstances ("azpian ez inguruabarrak > Inola ere ez"): Under no circumstances are the students allowed to use a mobile phone ("azpian ez inguruabarrak daude -ak ikasle baimenduta -tzeko erabili bat esku telefono > Ikasleak ez daude inola ere ere baimenduta esku telefonoa erabitzeko", "Ikasleek esku telefonoa erabiltzea debekatua dute",
- never ("inoiz ez"): Never have I done that ("Inoiz.ez dut nik eginda hori > Ez dut inoiz halakorik egin"),
- on no account ("inola ere ez"), eta antzekoak.
Halakoetan, egituraren arabera, do aditza erabiltzea beharrezkoa da.
Ikusi, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Subjektua-objektua-aditza hitz-ordena
- Objektua-subjektua-aditza hitz-ordena
- Objektua-aditza-subjektua hitz-ordena
- Aditza-objektua-subjektua hitz-ordena
- Aditza-subjektu-objektua hitz-ordena
- V2 hitz ordena
- Kategoria: subjektua-aditza-objektua moduko hizkuntzak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Order of Genitive and Noun. .
- ↑ Donohue, Mark. (2007). «Word order in Austronesian from north to south and west to east» Linguistic Typology 11 (2): 379. doi: ..
- ↑ Hook, P. E.; Koul, O. N.. (1996). Lakshmi ed. «Kashmiri as a V-2 language» Word order in Indian languages (Osmania University: Centre of Advanced Study in Linguistics): 102. ISBN 81-85194-42-4..