Edukira joan

Subjektu eliptiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Subjektu eliptikoa, kendua edo esangabekoa subjektu espliziturik gabeko perpausetan agertzen den egoera da: bertan, ez dago haren subjektu logikoarekin identifika daitekeen izenik edo izenordainik. Horrelako subjektuak ez dira esplizituki agertzen perpausetan, nahiz eta sarritan erreferentzialki edo pragmatikoki jakiteko modukoa izan.

Kasu horietan, subjektu espliziturik ez izan arren, argumentuak daude subjektuaren posizio sintaktikoa badagoela esateko, nahiz eta fonetikoki egindako elementurik ez egon. Kendu gabeko subjektua, beraz, subjektuaren eraikuntza eliptikoa izango liteke, adibidez:

  • Telebista piztu dut.

Perpaus horretan, badago izen bat ("telebista"); baina ez da subjektua, ez baita aditzaren numerorik edo pertsonarik aldatzen (baina izen hori pluralez jarriz gero, esaldia Telebistak piztu ditut bilakatzen da). Perpausean subjektua ez badago ere, aditzari esker jakin daiteke nor den: aditza singularreko lehenengo pertsonan dagoenez, subjektuak ere singularreko lehenengo pertsonan ere egon beharko du, eta, beraz, kendu gabeko subjektua "nik" da.

Parekatu antzeko adibideokin:

  • Telebista piztu nuen (subjektua, nik).
  • Telebista piztuko dut (subjektua, nik).
  • Telebista piztu dezaket (subjektua, nik).

Baina:

  • Telebista piztu dute (subjektua, haiek).
  • Telebista piztu duzu (subjektua, zuk).
  • Telebista piztu digute (subjektua, haiek).

Eguraldiari buruzkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euria ari du eta elurra ari du esaten ditugu. Ari izan aditzarekin, nor edo nor-nori erabiltzen da normalean ("Laguntzen ari da" / "Laguntzen ari zaio"), baina fenomeno atmosferikoak salbuespena dira. Hor subjektu eliptiko bat dago, Egu edo Ortzi izakiek sortuta. Beraz, Euria ari du: nork? Eguk edo Ortzik. Naturaren elementuak, bestetik, jainkozkotzat hartzen dira. Elementu horiek bizirik baleude bezala erabiltzen dira, eta, benetan, bizirik daude euskal ikuspegi zaharraren arabera.[1][2]

Adibide batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz barra-barra erabiltzen da:

  • Joango gara bihar zinemara? Subjektu eliptikoa: gu.
  • Gauerdiaren ondoren alde egin zuen. Subjektu eliptikoa: hark.
  • Azkenean iritsi ziren! Subjektu eliptikoa: haiek.
  • Leiho ondoan eseri nahi duzue? Subjektu eliptikoa: zuek.
  • Ordubete itxaron zenuen alferrik. Subjektu eliptikoa: zuk.
  • Ez genuen inoiz berriz ikusi. Subjektu eliptikoa: guk.
  • Gaur ez dute funtzionatzen. Subjektu eliptikoa: haiek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]