Sublizio zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sublizio Zubia, Luigi Caninaren arabera.

Sublizio Zubia (latinez Pons Sublicius) Anko Martzio erregeak, Antzinako Erroman, Tiber gainean eraikitzea agindu zuen zubi bat da, Janikulo muinoa hiriarekin elkartzeko asmoz.

731 ab urbe condita edo K.a. 22an, Tiber ibaiaren uholde handi batek zubi hau eraman zuen, harrizko bategatik ordezkatua izan zelarik, Emilio izena eman ziotena. Sublizio Zubian geldiarazi zuen Horatius Koklesek Porsenaren armada.

Urtero, zubi honetan, jai bat ospatzen zen, non giza itxurako hogeita hamar panpina botatzen ziren uretara, bere haserrea baretzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]