Substantzia erradioaktiboekin egindako iruzurrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Substantzia erradioaktiboekin egindako iruzurrak gaixotasuna sendatzeko terapia moduan erradioaktibitatea erabiltzen duten iruzurrak dira.

Adibide esanguratsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1918, New Jersey (AEB). Radio Bailey Inc. laborategiek Radithor izeneko produktua merkaturatu zuten, “hildako bizidunentzat osabidea” leloarekin. Radithorrek ur destilatua eta radio-226 eta 228 elementuak zituen, biak oso erradioaktiboak. Produktuak bertute ikusgarriak zituen: dena sendatu eta betiko poza ematen omen zuen. Erosleak konbentzitzeko, erradioaktibitatea “ziurtatuta” zegoela nabarmen adierazi zuten flaskoan bertan. Eben Byers (18801932) kirolari eta industrialari ezaguna 1927an hasi zen Radithor hartzen, osasunari mesede nabarmena egiten ziola sinetsita. 1930ean “sendagaia” hartzeari utzi zionerako, 1.400 botilatik gora zeuzkan edanak. Gorputza abzesuz josita zeukan, garezurra zulatzen ari zitzaion eta masailezurraren arrastorik ez zitzaion geratzen. 1932ko martxoaren 31n, komunikabideek “erradiazioak pozoituta” hil zela jaso arren, radioak eragindako askotariko minbiziek eragin zuten Byersen heriotza[1].
  • Kolorado. Vita Radium supositorioak atera zituen Coloradoko Home Products Companyk. Ona omen zen sexu-grina berreskuratzeko, gorputzeko sistema guztiei mesede egiten zien eta hemorroideen aurka oso eraginkorra zen. Parean topatzen zuen guztia garbi zezakeen[1].

Produktu erradioaktiboak merkatutik kentzeko prozesua ez zen berehalakoa izan; Radiumscope haurrentzako jokoa 1942. urtea arte egon zen saltokietan. Baina 1932an produktuon gainbehera hasi zen, Radithorren kontsumitzaile sutsu eta ezagunena hil zenean[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Irazustabarrena, Nagore. (2016-02-28). «Erradioaktibitatez "senda" zaitez» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]