Suceso Portales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Suceso Portales
Suceso Portales 1938.jpg
Bizitza
Jaiotza Zahínos1904ko martxoaren 4a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Sevilla1999ko urtarrilaren 23a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak jostuna, anarkofeminismoa, Anarkosindikalismoa, Mujeres Libres (en) Itzuli eta sindikalista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Mujeres Libres (en) Itzuli
Suceso Portales-signature.svg

María Suceso Portales Casamar (Zahínos, Badajoz, 1904ko martxoaren 4a - Sevilla, 1999ko urtarrilaren 23a) Extremadurako anarkofeminista bat izan zen. Mujeres Libres izeneko erakundean parte hartzeagatik nabarmendu zen. Haren helburua emakumeak ahalduntzea zen eta hori egin zuen, batez ere, izen bereko aldizkariaren bidez.[1] Horretaz gain, Portalesek militantzia lana egin zuen Juventudes Libertarias eta Confederación Nacional del Trabajo (CNT) erakundeetan.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jostun gisa lan egin zuen eta, 1934tik aurrera, anarkosindikalismoan jardun zuen. Kolektibizazioaren sorreran lagundu zuen 1936an, Mujeres Libres aldizkarian parte hartuz. Espainiako Gerra Zibila piztu zenean Guadalajarara (Espainia) aldatu zen, eta bertan aritu zen propaganda lanean eta izan zen nekazarien aholkularia. Portalesen iritziz, gerra < unea zen haustura bikoitza egiteko: “klase-pribilegioa” eta “gizonezkoen zibilizazioaren” nagusitasuna desagerraraztea>.[3][4] 1937ko abuztuaren 20an parte hartu zuen Emakume Anarkista Konfederatuen I. Kongresuan eta Sant Gervasi baserri-eskolaren antolaketan. Urrian Emakume Libreen Konferentzia Nazionalean ere parte hartu zuen, Bartzelonan. Nabarmentzekoa da Suceso Portalesen lana prentsan, erakundearen aldizkarian. Bertan idatzi zuen artikulu bat izenburu zuena "Moral bat behar dugu bi generoentzat", non islatu zituen Mujeres Libres erakundearen idealak.  Editorialetariko batean honako esaldi “feminista” idatzi zuen:

« ( ...) Bi gauza hasi dira lur jotzen bidegabeak direlako: klase-pribilegioa, zeinak bizkarroien zibilizazioa sortu duen - eta hark gerraren munstroa ekarri - eta ar sexua, zeinak bihurtu dituen gizadiaren erdia izaki autonomo eta beste erdia esklabo. Horrek  sexu bakarreko zibilizazio mota bat ekarri du, gizonezkoen zibilizazioa alegia, indarraren zibilizazioa, mendeetan zehar porrot morala eragin duena. (...) »

—Suceso Portales, Mujeres Libres nº9, julio de 1937[5]


Gerraren bukaerak, 1939an, Alacanteko portuan harrapatu zuen Portales eta bertatik lortu zuen ihes egitea beste 183 lagunekin batera. Bretaina Handira joan ziren Galatea itsasuntzian. Denbora batez Peggy Spencer-en familiarekin bizi izan zen Londresen. Bertan zegoela,  argitalpen libertario batzuetan idatzi zuen eta harremanetan jarri zen Espainiako erresistentziarekin.[6] Francoren diktadura salatzeko antolatzen ziren manifestazio guztietan parte hartu zuen, besteak beste, Fernando María Castiellak 1960an eta Manuel Fraga Iribarnek 1963an egin zituzten bisitaldien kontra. 1962an harremanetan jarri zen aspaldiko lagun anarkistekin,  Frantzian erbesteratuak, eta berriz ere argitaratu zuten Mujeres Libres aldizkaria, bozeramaile erabili zuena erbestean Espainiako Mugimendu Libertarioaren Federazioak. Edizio berezia abiatu zuten: Mujeres libres en el exilio.[7] [8]1972an Montady-ra aldatu zen, Béziers inguruan, Sara Berenguer bizi zen tokira, eta aldizkariaren edizioaz arduratu zen  1976 arte.

Trantsizio demokratikoaren garaian, Francisco Francoren erorketa aurreikusita, Espainiara itzuli zen eta CNT erakundea antolatu zuen Saturnino Mauriciorekin batera. 1980ko hamarkadan Noveldara aldatu zuen bizilekua eta lagundu zuen Mujeres Libres erakundea berregiten. Bere azken ekitaldia 1996an izan zen, Mujeres Libres erakundearen 60. urteurrenean. Azkenean, Sevillara aldatu zen eta bertan zendu zen 94 urte zituela.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ackeslberg, Marta. (2006ko maiatzaren 23a). «Mujeres libres. El anarquismo y la lucha por la emancipación de las mujeres». Femiteca. www.femiteca.com..
  2. (Gaztelaniaz) Vargas, Antonio; Roa, Agustín. (2000ko martxoa). «Recordando a Suceso Portales». Boletín interno de la Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzo (Madrid) (№9): 34. ISSN 1575-6475.
  3. (Gaztelaniaz) "Historia De Las Mujeres En Espana Y América Latina / History of Women in Spain and Latin America: Del Siglo XX a Los Umbrales Del Xxi / from the XX Century to Threshold of the XXi". Ediciones Cátedra ISBN 9788437622903.
  4. (Gaztelaniaz) Bahamonde, y otros, Angel. (2011ko maiatzaren 13a). "14 de Abril. La República". PLAZA & JANES, 20 or. ISBN 9788401347764.
  5. Enciclopedia histórica y política de las mujeres: Europa y América. Ediciones AKAL, 577 or. ISBN 9788446022831.
  6. (Gaztelaniaz) «Recordando a Suceso Portales». Bicel: Boletín interno de la Fundación de Estudios Libertarios Anselmo Lorenzo (Madrid) (№9): 34. ISSN 1575-6475..
  7. (Gaztelaniaz) «Sara Berenguer, la lucha de una mujer». Mujeres Libres. mujereslibres.cgtvalencia.org.
  8. (Gaztelaniaz) «Mujeres Libres en el Exilio». Mujeres Libres. mujereslibres.cgtvalencia.org.
  9. (Gaztelaniaz) Suceso Portales y Mujeres Libres en Guadalajara». Fraternidad Universal.