Sue Gardner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sue Gardner
Sue Gardner Feb 2013 portrait crop 2.jpg
1. Executive Director of the Wikimedia Foundation

2007ko abenduak 1 - 2014ko maiatzak 31 - Lila Tretikov
Bizitza
Jaiotza Bridgetown1967ko maiatzaren 11 (51 urte)
Herrialdea  Kanada
Bizilekua San Frantzisko
Hezkuntza
Heziketa Ryerson University
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea, enpresaburua, managerra eta informatikaria
Enplegatzailea(k) Wikimedia Fundazioa
Canadian Broadcasting Corporation
Jasotako sariak
http://www.suegardner.org/

Sue Gardner (Bridgetown, Barbados, 1967) kazetaria eta enpresaburua da. Barbadosen jaioa, Kanadan hazi zen, eta kanadar herritartasuna du. Wikimedia Fundazioko zuzendari nagusia izan zen 2007tik 2014ra. Hori baino lehenago, Kanadako CBC hedabide publikoen taldeko Internet saileko zuzendaria izan zen. Wikimedian berak bultzaturiko ekimenen artean, egoitza Floridatik San Franciscora aldatu eta diru-bilketarako sail berezi bat eratzea daude.

Sue Gardner, 2008. urtean.

2013an Wikipedia emakumeen presentzia eskasagoaren inguruan ikertu zuen eta arrazoi hauek proposatu zituen: editatzeko interfazearen ez atsegintasuna, denbora eskasia, autokonfiantza falta, istilu eta eztabaidetan murgiltzeko gogorik eza, haien ekarpenen egokitasuna zalantzan jarriko zelako beldurra, giroan antzematen zuten misoginia eta kultura sexista, genero gramatikala zuten hainbat hizkuntzetan hizkuntza inklusiboa ezin erabili izatea, harreman sozialak eratzeko aukera errazik ez izatea.[1] [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sue Gardner Aldatu lotura Wikidatan