Sugan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sugan
Datuak
JatorriaBeasain (Gipuzkoa)
Musika motapop rock
Urteak2005 - 2008
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar
Taldekideak
Victor Sanchez
Jon Eskisabel
Elixabet Bujanda
Maria Amolategi
Garazi Zabaleta

Sugan, Beasaingo euskal musika talde bat izan zen. Gaztea Sariak 07an sari bat jaso zuen.

Bere abestirik famatuenak Itxura garestia, Zarena zarelako eta Irakurketa dira. Taldearen izen bereko lehen disko honetan, euskarazko eta gaztelaniazko abestiak tartekatzen dira.

Taldeak dauzkan bereizgarri nagusiak pianoa eta ahotsak dira, melodia eta doinu lasaiak tartekatzen dituzte abeslarien ahots bikainekin. Pop musika dela esan daiteke. Abesti askok, amodioari buruz hitz egiten dute.[1]

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugan taldea honako hauek osatzen dute:

Goenkale telesailean asko entzuten da "itxura garestia", Atxuri tabernan daudenean, baina azken aldi honetan, lehen diskoko abestiak jartzen dituzte. Orain dela gutxi, ordea, Pilotari telesailarentzako abesti berria estreinatu du Suganek, "Irakurketa" izenekoaren moldaketa, hain zuzen. Telesail honengatik, oso famatua egin da Sugan.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maketa (Komertzializatu gabe)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. diskoa (Sugan):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zarena zarelako
  2. Itxura garestia
  3. Sinesten
  4. Zuhaitza
  5. Una pasion sin razon
  6. Atzoko agurra
  7. Ez dut nahi
  8. Maitatzen zaitudalako
  9. Denboraren hitza
  10. Irakurketa (Pilotari telesailarentzat moldatuta)
  11. Tu y yo
  12. Cada vez que estoy contigo
  13. Espetxeratuta

2. diskoa (?): "Malko Gorria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko hau ere Elkarrekin argitaratu zuten.

  1. Mugimenduan
  2. Lehen Zauskada
  3. Irudiaren Bizitza
  4. Arrazoiak
  5. Bizi nahi dut
  6. Elkartuko gara
  7. Eskerrak
  8. Gorroto hezurrak
  9. Hiriak
  10. Mina ez da inoiz
  11. Nolabait nonbait
  12. Zai
  13. Zertarako

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sugan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]