Suge-ziza gozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suge-ziza gozoa
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma capnoides
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa adnatua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Suge-ziza gozoa (Hypholoma capnoides) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina ez da gomendagarria biltzea, oso arriskutsuak diren Hypholoma fasciculare eta Hypholoma sublateritium delakoekin nahas daitekeelako

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 8 cm-ko bitarteko diametrokoa. Haragitsua, globo itxurakoa, gero hemisferikoa, likatsu samarra, hori-okre-sufre kolorekoa, ilunagoa erdian, hasieran errezel partzialaren hondarrak izaten ditu kapelaren ertzean.

Orriak: Estuak, Itsatsiak. Gris-urdinxka kolorea du, tonu berdexka edo horixkarik gabe, more-grisetik txokolate kolorera pasatzen dira.

Hanka: 10 cm luze eta 1 cm lodi, barnehutsa, liraina, marroi iluna, oinarrira argiagoa. Gaztetan, goialdean gortina-hondar arinak izaten ditu.

Haragia: Hori argi kolorekoa edo zurixka, usainik gabea eta zapore leunekoa.[2]

Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "Loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako. Capnoides epitetoa ere grekotik dator, kea esan nahi duen "capnos" hitzetik. Orrien kolore grisagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri kaskarra. Beste Hypholoma batzuekin nahastea erraza denez, ez da komeni jatea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hypholoma fasciculare delakoarekin, honek kapela eta orriak hori-berdexka kolorekoak ditu. Eta Hypholoma sublateritium delakoarekin, honen kapelak adreilu kolorea du erdian, haragi horixka eta zapore mikatz samarra. Biak toxikoak.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian eta udan. Arrunta motzondoetan, sortatan estu.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Europa, Aljeria, Errusia, Txina, Taiwan eta Japonia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 402 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 344 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 494 or. ISBN 84-87997-86-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 189 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]