Suitza alemaniarra

Suitza alemaniarra edo Suitza alemaniar hiztuna, alemanez: Deutschschweiz edo deutsche Schweiz, italieraz: Svizzera tedesca eta erromantxeraz Svizra tudestga, Suitzan aleman hiztunak nagusi diren eremuak jasotzen duen izendapena da. Suitzako azaleraren %65a barne hartzen du.
Alemana herrialdeko 26 kantonamenduetako 17etan hizkuntza ofiziala da, (Aargau, Appenzell Ausserrhoden, Appenzell Innerrhoden, Basilea Hiria, Basilea Herrialdea, Glaris, Luzerna, Nidwalden, Obwalden, Schaffhausen, Schwyz, Solothurn, Sankt Gallen, Thurgau, Uri, Zug eta Zürich.
Frantsesa eta alemana 3 kantonamenduetan koofizialak dira, Berna, Friburgo eta Valais.
Grisonia kantonamenduan biztanlegoaren erdia baino gehiago alemanez mintzatzen da, eta gainontzekoa erromantxez eta italieraz.