Suitzako aleman
| Suitzako aleman | |
|---|---|
| Schwyzertüütsch | |
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 4.500.000 |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak goi alemaniar hizkuntzak Upper German (en) Alemanikera High Alemannic (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | swis1247 |
| Wikipedia | als |
| IETF | gsw-CH |
Suitzako alemana edo suitzar alemana (autoglotonimoa: Schwyzerdütsch, Schwiizerdütsch edo Schwyzertütsch; alemanez: Schweizerdeutsch, /ˈʃvaɪ̯t͡sɐˌdɔɪ̯t͡ʃ/ ahoskatua) Suitzan hitz egiten diren hizkuntzetako bat da, alemanikeraren dialekto talde bat dena. Haren dialekto batzuk, izen ezberdinekin, Liechtensteinen ere hitz egiten dira, Austriako mendebaldeko mugako zonaldeetan (Vorarlberg eta Landeck hegoaldea) eta Alemaniako hegoaldeko zonaldeetan (Badenen eta Suabian).[1][2] Gainera, hainbat eskualdetan hitz egiten diren beste aldaki aleman batzuekin dialektoen continuuma osatzen du (eta, beraz, elkarrekiko ulergarritasun osoa du). Ez da nahastu behar Suitzako aleman estandarrarekin (Hochdeutsch, aleman klasikoa; edo Schriftdeutsch, aleman idatzia), Suitzan eta Liechtensteinen alemanaren forma ofizial eta estandarizatua dena,[3] ez baita suitzar dialekto bat.
Eremu germanikoko suitzar gehienek etxean eta kalean ikasten dute suitzar alemanez hitz egiten. Suitzako alde horretako eskualde bakoitzak bere aldaera du dialektoan, baina hiztunek elkar ulertzea lortzen dute, oro har. Salbuespenak daude urrutiko eskualde edo ibarretako hiztunak direnean, dialekto bereziagoez hitz egiten dutenak, eta horrek batzuetan ezinezko egiten du beste suitzar germanofono batekin komunikatzea. Hala ere, eskoletan irakasten dena eta telebistako eta irratiko programa gehienetan hitz egiten dena, baita parlamentu nazionaleko eztabaidetan ere, aleman ofiziala da. Hala eta guztiz ere, suitzar germaniar-hiztun askok ia atzerriko hizkuntzatzat jotzen dute aleman ofiziala.
Suitzar germanofonoak ohituta daude dialekto hori hitz egitera, baita idaztera ere, adibidez, gutun ez-formaletan, posta elektronikoan, SMSetan eta abar. Dialektoza erabiltzeak ez du gizarte- edo hezkuntza-gutxiagotasuneko ñabardurarik; aitzitik, suitzar germanofonoak harro daude beren dialektoaz, nazio-nortasunaren zeinua baita.
Iparraldeko Alemaniako alemaniarrek zailtasun handiak izaten dituzte edozein dialekto suitzar ulertzeko.[4] Baina hegoaldeko alemaniarrei, batez ere Baden-Wurtemberg eta bavariar Suabia estatuetakoei, askoz errazagoa egiten zaie elkarrizketak ulertu eta mantentzea, haien dialektoa ere alemanikerazko taldekoa baita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) R.E. Asher; Christopher Moseley. (2018-4-19). Atlas of the World's Languages. Taylor & Francis, 309– or. ISBN 978-1-317-85108-0..
- ↑ (Ingelesez) D. Gorter; H. F. Marten; L. Van Mensel. (2011-12-13). Minority Languages in the Linguistic Landscape. Palgrave Macmillan UK, 161– or. ISBN 978-0-230-36023-5..
- ↑ (Alemanez) Dollinger, Stefan. (2021). Österreichisches Deutsch oder Deutsch in Österreich? | NID - NetInteractive Documents. , Abb. 2.2 or..
- ↑ (Alemanez) Tensha. (2020-11-04). Verstehen Deutsche wirklich Schweizerdeutsch? | Auswanderluchs. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |