Edukira joan

Sukalde bitrozeramiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sukalde bitrozeramikoa.

Sukalde bitrozeramikoak bero iturriaren eta berotu nahi den edukiontziaren artean beira zati bat duten egoste sistemak dira. Bitrozeramikaren iritsierak erabateko berrikuntza suposatu du sukaldean, garbitzeko erosoagoa baita eta plakak oraindik bero daudela abisatzen duten bero adierazleak baititu, energia aurreztea ahalbidetzen duelarik.

Bitrozeramikak egoste sistema eraginkor eta zehatzak dira:

  • Elektrikoak: Erresistentzia elektriko bat dute beirapean. Beroa modu automatikoan erregulatzen da, tenperatura euren kabuz erregulatuz korrontearen mende dagoen termostato baten bidez. Erresistentzia batean zehar doan korrontea bere tenperaturaren araberakoa dela gogoratu behar da.
  • Gasezkoak: erlauntzetako zelda itxurako erregailu batzuk dituzte, beirapean daudenak. Gasa modu automatikoan pizten da, gasaren igaroera ahalbidetu edo mozten duten balbula batzuen bidez.
  • Indukziozkoak, gaur egun gehien erabiltzen direnak, baita esanguratsuenak ere: modernoenak dira, ez baitute erresistentziarik erabiltzen bero iturri bezala. Elikagaiak eremu magnetiko baten bidez energia igorpenari esker sukaldatzen dituzte. Beroa elektroien mugimenduagatik (Joule efektua) gertatzen da, beraz, soilik metalezko edukiontziak erabil daitezke (material ferromagnetikoz eginak, hondo lau eta sendodunak). Beira hotz mantentzen da eta garbitzeko errazagoa da. Kontraesanak ez dira oso ohikoak bitrozeramika erabiltzen duten pertsonen artean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]