Sukaldeko olio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oliba olio zapaldu berria.

Sukaldeko olioa animalia edo landare jatorriko koipea da normalean egoera likidoan dagoena giro-tenperaturan.

Hainbat landare-olio mota daude; olibakoa, palmondokoa, sojakoa, koltzakoa, kuia-hazienekoa, artokoa, ekilorekoa, kartamokoa, kakahuetekoa, mahats-pipitena, sesamokoa, arganekoa, arroz-zahiena eta sukaldatzeko erabiltzen dira elkarrekin beste elikagai batzuekin.

Sukaldaritzan, "landare-olioa" termino generikoa erabiltzen da, olio jakin batez (hala nola, koltza olioa) edo zenbait olio nahasketaz, askotan, palmondo, arto, soja edo ekilore olioan oinarritutakoa, osatutako produktu bat etiketatzeko.

Olioa usaineztatu daiteke, belar freskoak, piperra, baratxuria eta bestelako ongailu olioan murgilduta denboraldi batez. Hala eta guztiz ere, arreta handiz hartu behar dira aromatizatutako olioak gordetzeko orduan, Clostridium botulinum (botulismoa eragiten duten toxinak sortzen dituen bakterioa) saihesteko.