Edukira joan

Sukralosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sukralosa konposatu organikoa da C12H19Cl3O8 formula duena, disakarido sintetikoen klasekoa. Bere osagaiak 4-kloro-4-desoxigalaktosa eta 1,6-dikloro-1,6-didesoxifruktosa dira. Solido kristalino zuria da. Disolbagarria da uretan, etanoletan eta metanoletan[1].

Sukralosa
Formula kimikoaC12H19Cl3O8
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
OC[C@H]1O[C@H](O[C@]2(CCl)O[C@H](CCl)[C@@H](O)[C@@H]2O)[C@H](O)[C@@H](O)[C@H]1Cl
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, karbono, kloro eta hidrogeno
Motakonposatu organokloratu eta carbohydrate derivative (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,69 g/cm³
Fusio-puntua125 ℃
Masa molekularra396,015 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaSplenda (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
1
1
0
Eguneroko ingestio onargarria15 eta 9
Identifikatzaileak
InChlKeyBAQAVOSOZGMPRM-QBMZZYIRSA-N
CAS zenbakia56038-13-2
ChemSpider64561
PubChem71485
Reaxys3654410
Gmelin32159
ChEMBLCHEMBL3185084
EC zenbakia259-952-2
ECHA100.054.484
CosIng59924
MeSHC026285
RxNorm1439115
Human Metabolome DatabaseHMDB0031554
UNII96K6UQ3ZD4
KEGGC12285
PDB Ligand40J

Sukralosa sakarosaren klorazio selektiboaren bidez sintetizatzen da, hiru hidroxilo talde espezifiko kloro-atomoekin ordezkatzen dituen urrats anitzeko erreakziobide bati jarraituz. Klorazio hori alkohol primarioetako bat ester gisa (azetatoa edo bentzoatoa) selektiboki babestuz lortzen da; ondoren, klorazioa lortzen da agente kloratzaile bat baino gehiagorekin, geratzen diren bi alkohol primarioak eta alkohol sekundarioetako bat ordezteko, eta, ondoren, esterraren hidrolisi bidez disakaridoa lortzen da[2].

Sukralosa elikagaigintzan edulkoratzaile gisa azukrea ordezkatzeko baliatzen da. Sukrosa baino 600 bider gozoagoa da, ez du nutrizio-baliorik, ez du kaloriarik eransten, txantxarrak ez ditu sortzen eta digestio-aparatuan zehar metabolizatua izan gabe pasatzen da. Halaber, diabetikoek hartzeko modukoa da[3].

Europar Batasunean E955 kodea du[4].

Ingurugiro-eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza gorputzak sukralosa metabolizatzen ez duenez, aldatu gabe gernuaren bidez estolderietara ailegatzen da eta hortik hondakin-urak tratatzeko plantetara.. Ohiko araztegiek eta hondakin-urak tratatzeko prozesuek ez dute ezabatzen eta, ondorioz, ingurugirora bere horretan isurtzen da. Ingurugiroan oso poliki degradatzen denez, bertan metatzea eta arazoak sortzeak kezka piztu du[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Sucralose» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-08-16).
  2. Fraser-Reid, Bert. (2012). From Sugar to Splenda: A Personal and Scientific Journey of a Carbohydrate Chemist and Expert Witness. Springer Berlin Heidelberg ISBN 978-3-642-22780-6. (kontsulta data: 2025-08-16).
  3. (Ingelesez) Grotz, V. Lee; Henry, Robert R.; McGill, Janet B.; Prince, Melvin J.; Shamoon, Harry; Trout, J. Richard; Pi-Sunyer, F. Xavier. (2003-12-01). «Lack of effect of sucralose on glucose homeostasis in subjects with type 2 diabetes» Journal of the American Dietetic Association 103 (12): 1607–1612.  doi:10.1016/j.jada.2003.09.021. ISSN 0002-8223. (kontsulta data: 2025-08-16).
  4. EBk beste bi gozagarri berri erabiltzea onartu du | Consumer. 2003-04-02 (kontsulta data: 2025-08-16).
  5. (Ingelesez) Goddard, Alan; Derry, Matthew. (2024-07-12). «Some artificial sweeteners are forever chemicals that could be harming aquatic life» The Conversation (kontsulta data: 2025-08-16).