Edukira joan

Sukri Bommagowda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sukri Bommagowda

Bizitza
JaiotzaUttara Kannada barrutia, 1937
Herrialdea India
Heriotza2025eko otsailaren 13a (87/88 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Sukri Bommagowda (kannadaz: ಸುಕ್ರಿ ಬೊಮ್ಮಗೌಡ; Badigeri, 1937 – Manipal, 2025eko otsailaren 13a) indiar folk abeslaria izan zen, jatorriz Ankolako (Karnataka) Halakki Vokkaliga tribukoa[1]. Hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Padma Shri, Indiako ohore zibil gorenetako bat, arteei egindako ekarpenengatik eta bere tribuko musika tradizionala sustatzeko egindako lanagatik[2].

Bommagowda Halakki Vokkaliga tribuan jaio zen, Badigerin, Uttara Kannadan, eta hamasei urterekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituen, seme adoptatu bat barne[3].

Haurra zela, amak abesten irakatsi zion, eta harrezkero Halakki Vokkaliga tribuko musika eta abesti tradizionalak zaintzen aritu zen[3]. Senarra hil ondoren, Halakki Vokkaliga tribuko musika tradizionala egiten hasi zen Karnataka estatuan zehar[4]. Tribuko beste kideei musika irakatsi zien[3]. «Halakkiko urretxindorra» deitu ohi zioten[5][6]. Tribu-kanta corpus handi bat gordetzeko egindako lanagatik publikoki aitortua izan zen[7][8]. All India Radio eta Karnataka Janapada Academy Bommagowdarekin elkarlanean aritu ziren bere abestiak grabatu, itzuli eta gordetzeko[7].

1988an Karnataka estatuko gobernuak bere lana aitortu zuen, eta harrezkero estatuko sari eta ohore ugari jaso zituen, Nadoja saria eta Janapada Shri saria barne[3]. 2017an, bere lanak aintzatespen nazionala lortu zuen, Padma Shri saria eman ziotenean, Indiako ohore zibil gorenetako bat, musikari egindako ekarpenengatik[3]. Karnatakako bigarren hezkuntzako eskoletako testuliburu batean ere aipatzen da[3].

Musikari izateaz gain, gram panchayat tokiko gobernu-erakundeko kide izan zen Badigerin (Karnataka)[3]. Bera analfabeta bazen ere, alfabetatzearen aldeko kanpaina egin zuen, batez ere nesken artean, eta alkoholaren debekuaren aldeko kanpaina ere, bere seme adoptatua alkohol intoxikazioaren ondorioz hil ostean[3].

Bommagowda 2025eko otsailaren 13an hil zen Manipalgko (Karnataka) ospitale batean[9].

  • 1988: Karnatakako Gobernuaren Saria[3]
  • 1999: Janapada Shri saria[10]
  • 2006: Nadoja saria[3]
  • 2010: Sandesha arte saria[3]
  • 2010: Alva Nudisiri saria[3]
  • 2017: Padma Shri saria[3][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Sukri Bommagowda continues to be stable» The Hindu 2022-05-08 (kontsulta data: 2025-02-13).
  2. (Ingelesez) Singha, Anand. «PM Modi meets inspiring Padma recipients Tulsi Gowda, Sukri Bommagowda from Karnataka» CNBC TV18 2023-05-03 (kontsulta data: 2025-02-13).
  3. a b c d e f g h i j k l m (Ingelesez) «Unsung hero of Karnataka, Sukri Bommagowda wins Padma Shri award» The News Minute 2017-01-25 (kontsulta data: 2025-02-13).
  4. a b (Ingelesez) «Padma award winners from Karnataka are an eclectic mix» The Hindu 2017-01-25 (kontsulta data: 2025-02-13).
  5. (Ingelesez) Hebbar, Nistula; Singh, Vijaita. «Padma Vibhushan for Pawar, M.M. Joshi, Yesudas; Kohli to get Padma Shri» The Hindu 2017-01-25 (kontsulta data: 2025-02-13).
  6. (Ingelesez) «PV Sindhu, Sakshi Malik to be in Padma Bhushan list» The Indian Express 2017-01-24 (kontsulta data: 2025-02-13).
  7. a b (Ingelesez) «Padma for these pearls of Karnataka» The Times of India 2017-01-26 (kontsulta data: 2025-02-13).
  8. (Ingelesez) Rao, Sunitha R. «Live singing is the secret of Sukri's success» The Times of India 2014-10-31 (kontsulta data: 2025-02-13).
  9. (Ingelesez) Upadhye, Amit S. «Padma awardee Sukri Bommagowda Passes away at 88» New Indian Express 2025-02-13 (kontsulta data: 2025-02-13).
  10. (Ingelesez) «Profile of recipients of 'Janapada Shri Awards'» Government of Karnataka 2020-02-10 (kontsulta data: 2020-10-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]