Sulaiman ibn Abd al-Malik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sulaiman ibn Abd al-Malik
سليمان بن عبد الملك.png
7. Q67497236 Itzuli

715eko otsailaren 23a - 717ko irailaren 24a
Al-Walid I.a - Umar II.a
Bizitza
Jaiotza Damasko, 675
Lehen hizkuntza arabiera
Heriotza Dabiq (en) Itzuli717ko irailaren 24a (41/42 urte)
Familia
Aita Abd al-Malik ibn Marwan
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Omeiatarren dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra, politikaria, kalifa eta agintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Sulaiman ibn Abd al-Malik ibn Marwan (arabieraz: سليمان بن عبد الملك‎Sulaymān ibn ʿAbd al-Malik ibn Marwān, c.675717ko irailaren 22a) omeiatarren zazpigarren kalifa izan zen.[1] 715etik 717ra gobernatu zuen. Bere aita Abd al-Malik zen, eta aurreko kalifaren anaia txikia zen, Al-Walid I.a. Bere anaiaren gobernupean, Palestinako gobernaria izan zen, qahtanitarrekin aliatuz.

Sulaiman kalifa aldarrikatu zuten 715eko otsailak 23an, Walid I.a hil zen egun berean, boterea, neurri batean, Al-Hajjaj ibn Yusufen jarraitzaile ziren aurkari politikoei esker hartu zuen. Hala ere, 714an Al-Hajjaj hil zenean, Sulaimanek bere aliatu politikoak jazarri zituen. Horien artean zeuden Qutaibah ibn Muslin eta Muhammad ibn Qasim jeneral ospetsuak. Denak espetxeratu zituzten, eta ondoren hil.

Qahtamitetatik gertu geratzeko, Sulaiman ez zen Damaskora joan, kaliferriaren hiriburua zena, baizik eta Ramlan geratu zen, Palestinan. Bere gobernupean hedapenak jarraitu ziren, egungo Irango zati menditsuetara, Tabaristanera kasu. Sulaimanek Maslama ibn Abd al-Maliken agindupean zegoen armada handi bat ere bidali zuen Bizantziar Inperioko hiriburua zen Konstantinoplari erasotzeko, baina porrot handia izan zen. Sulaiman bizantziar mugari eraso egiteko prest zegoen 717an hil zenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wellhausen, Julius. (2000). The Arab Kingdom and Its Fall. Taylor & Francis ISBN 0-415-20904-8..