Sulfito
Sulfito | |
---|---|
Mota | oxygen and sulfur compound (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
Gmelin | 26823 |

Sulfitoak balizko azido sulforosoaren (H2SO3.) gatzak edo esterrak dira. Sulfitoek SO32- anioia izaten dute eta sufre(IV) oxidoa ur-disoluzio alkalinoetan sartzen denean eraten dira. Erreduktoreak dira eta disoluzio azidoetan deskonposatu egiten dira oxidoa birsortzen[1].
Sulfito organikoen formula orokorra R-O-S(=O)-O-R' da, non R etaR' ordezkatzaile organikoak diren. Tionil kloruroa (SOCl2) alkoholekin erreakzionaraziz sintetizatzen dira.
Sulfito ioiak tetraedro egitura du zeinetan sufre-atomoa erdian dagoen eta hiru oxigeno eta elektroi-bikote bat lau erpinetako bakoitzean.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sulfitoak elikagaien industrian aditibo gisa usatzen dira. Adibidez, ardogintzan hartzidura gelditzeko baliatzen da. Dena dela, sulfitoak naturalki egoten dira elikagai askotan[2].
Sulfitoak, batik bat, honako hauek kontserbatzeko erabiltzen dira[3]:
- Mahats-zukuak, muztioak eta ardoak, sagardoa, garagadoa eta ozpina.
- Ziapea eta ongailuak
- Haragi prozesatua
- Barazki-kontserbak eta itsaskiak; izan ere, jarduera antioxidatzailea dutenez, eragotzi egiten dute entzimak direla eta elikagai horiek iluntzea.
Elikagaietako sulfitoak, sufre(IV) oxido edo gatz gisa egonik, E zenbakiaren bidez adierazten dira: sufre(IV) oxidoa adierazteko E220 zenbakia erabiltze da eta E221etik E228ra gatzentzat.
Halaber, sulfitoak industria kimikoan erreaktibo moduan erabiltzen dira, adibidez, hainbat azido sulfoniko sintetizatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Basterretxea,, Francisco et als. (1996). Kimika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 510 or. ISBN 84-86967-71-6..
- ↑ «Sulfitoak — Wikia-Elika» wikia.elika.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).
- ↑ «Sulfitoak» ELIKA Seguridad Alimentaria (Noiz kontsultatua: 2025-01-27).