Sulpirida
Sulpirida konposatu organiko aromatikoa da C15H23N3O4S formula duena, amiden klasekoa, sulfonamiden azpiklasekoa eta bentzamiden taldekoa. Sulpiridark levo isomero bat du, lebosulpirida, eta antzeko ezaugarriak ditu. Solido narritagarria da. Disolbaezina da ohiko disolbatzaileetan[1].
Sulpirida dopamina-antagonista da eta ezaugarri hori medio botika antipsikotiko, antidepresibo eta antiemetiko gisa usatzen da eskizofrenia, depresioa eta antsietatea tratatzeko. Espainian Dogmatil eta Psicocen markekin eta botika generiko moduan merkaturatzen. Pilula edo injekzio gisa hartzen da[2].
Albo-ondorioen artean loa nahastea, emakumezkoengan hilekoa nahastea, gizonengan bularrak handitzea eta dosi handietan sindrome estrapiramidala aipa daitezke.
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sulpirida sintetizatzeko hainbat bide aipatzen dira literaturan[3][4]. Azido 2-klorobentzoikotik eta azido 2-hidroxibentzoikotik abiatzen dira batzuk edo bentzamida baten klorosulfonaziotik beste batzuk.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Sulpiride» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-03-11).
- ↑ «★ Sulpirida 🥇» www.vademecum.es (kontsulta data: 2025-03-11).
- ↑ Kleemann, Axel, ed. (2001). N-Z and indexes (A-Z). (4. ed. argitaraldia) Thieme ISBN 978-1-58890-031-9. (kontsulta data: 2025-03-11).
- ↑ «sulpiride (CHEBI:32168)» www.ebi.ac.uk (kontsulta data: 2025-03-11).