Sultans of Swing

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sultans of Swing
Dire Straits(r)en abestia
ArgitalpenaDire Straits
Formatua7"
Grabazioa1977ko uztaila (jatorrizkoa) · 1978ko otsaila (bigarren grabazioa)
Musika motaPub rock
Iraupena5:50
DiskoetxeaPhonogram · Vertigo · Warner Bros.
IdazleaMark Knopfler
EkoizleaDire Straits (jatorrizkoa) · Muff Winwood (bigarren grabazioa)
kronologia
"Sultans of Swing" Water of Love


"Sultans of Swing" Dire Straits britainiar rock taldearen abesti bat da, taldearen izen bera duen lehenengo diskoan argitaratua. Mark Knopflerrek idatzi eta konposatu zuen. Lehenengo aldiz 1978an kaleratua izan arren, 1979an berriz argitaratu zenean egin zen ospetsu Erresuma Batuan eta AEBetan.

Abestia 1977ko uztailean grabatu zen North London-go Pathway Studios-en eta Radio London-en errotazioan jarri ondoren, azkar hasi zen ezagun egiten. Bere ospea laster iritsi zen disketxetako exekutiboen belarrietara eta Phonogram Records etxeak kontratu bat eskeini zien. Abestia bigarren aldiz grabatu zuten 1978ko otsailean Basing Street Studios-en, taldearen lehenengo diskorako. Disketxeak rock soinu gogorrago bat nahi zuen irratirako eta ondorioz beste bertsio bat grabatu zen Pathway Studios-en 1978ko apirilean eta single bezala argitaratua izan zen zenbait herrialdetan, tartean Erresuma Batua eta Alemania.

Aurrekariak eta konposizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Sultans of Swing"-entzako musika Mark Knoplerrek konposatu zuen National Steel gitarra batekin, baina ez zion balio gehiegirik eman hasera batean. Berak gogoratu bezala: "Tristea iruditu zitzaidan, baina nire lehen Strat-a erosi nuenean 1977an, dena aldatu zen, hitzak berdin mantendu arren. Bizia hartu zuen 61eko Strat harekin jo nuenean. Nire gitarra nagusia izan zen urte askoan..."

Abestiarentzako inspirazioa Depforth-eko klub batean ikusitako jazz talde batengandik jaso zuen. Bere saioaren amaieran, kantariak "Swingaren Sultanak" zirela iragarri zuen eta Knopflerri inguruaren itxura traketsa eta taldearen haundiusteko izenaren arteko kontrastea dibertigarria iruditu zitzaion.[1]

Columbia Recording-eko artista zen Bill Wilson (1947-1993) folk kantariak oinarririk gabeko erreklamazio bat egin zuen, Knopfler eta bera Nashville-en estudio musikari ziren garaian abestiaren letraren zati batzuk idazten lagundu zuela esanez.[2][3] Wilson-ek ez zuen abestia idatzi izanaren krediturik izan, baina berak egindako lanagatik ordainsari bat jaso zuela esan zuen.

Grabaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an, taldea osatu eta gutxira, Pick Withers bateriajolearen pisukide batek emandako "Dire Straits" izenpean, Pathways Studios-en bost abestiko demo bat grabatu zuten. Hartan "Sultans of Swing", "Water of Love", "Down to the Waterline", "Wild West End" eta David Knopfler-en "Sacred Loving" izan ziren grabatutako abestiak.[4] Zinta BBC Radio London irratian, Honky Tonk programa zuen Charlie Gillett DJari eraman zioten. Taldeak iritzi bat besterik ez zuen nahi, baina Gillet-i musika gustatu zitzaion eta "Sultans of Swing" bere errotazioan sartu zuen. Bi hilabete beranduago Dire Straits-ek Phonogram Records-ekin grabaketa kontratu bat sinatu zuen.[5]

"Sultans of Swing" berriz grabatua izan zen 1978ko otsailean Basing Street Studios-en taldearen Dire Straits lehenengo diska eponimorako. Steve Winwood-en anaia zen Muff Winwood-ek produzitu zuen diska.[6] Knopfler-ek finger picking izeneko gitarra teknika erabili zuen grabaketan.

Zerrendetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestia 1978ko maiatzean izan zen ofizialki aireratua, baina momentu hartan ez zen zerrendetan sartu. 1979ko urtarrilean berriz argitaratua izatearekin batera, Estatu Batuetako pop musikako zerrendan sartu zen. Hasera batean, BBC Radio-k abestia ez jartzeko zenbait aitzakia bazuen ere,  Estatu Batuetan jasotako harreraren ondoren, maizago jarri zuten.[7] Abestia zerredetako Top 10era iritsi zen bai Erresuma Batuan (8. UK Singles Chart-ean) eta bai Estatu Batuetan (4. Billboard Hot 100 zerrendan) eta diskaren salmentak butzatu zituen, hau ere arrakastatsu bihurtuz.

"Sultans of Swing" berriz ere single bezala argitaratua izan zen 1988an Money for Nothing bilduma merkaturatzearekin batera.

Beste bertsio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Knopfler-ek zuzeneko kontzertuetan behin baino gehiagotan inprobisatu eta luzatu du abestiaren solo nagusia. 1984ko Alchemy bilduma doblean azaltzen den bertsioa ia 11 minututaraino luzatzen da.[8] Zuzeneko beste bertsio bat egin zuen 1988an Nelson Mandelaren 70. urtebetzeko kontzerturako, Eric Claptonekin batera.[9]


Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brackett, Nathan. (2004). The New Rolling Stone Album Guide. Simon and Schuster ISBN 0743201698..

Molenda, Mike. (2007). The Guitar Player Book. Hal Leonard Corporation ISBN 087930782X..

Rooksby, Rikky. (2002). Riffs: How to Create and Play Guitar Riffs. Backbeat Books ISBN 0879307102..

Oldfield, Mike. (1984). Dire Straits. Sidgwick and Jackson ISBN 978-0-283-98995-7..

Williams, Paul. (1993). Raock and Roll: The 100 Best SIngles. Entwhistle Books ISBN 0934558361..

Wooldridge, Max. (2002). Rock 'n' Roll London. Macmillan Publishers ISBN 0-312-30442-0..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]