Sumendi untxi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sumendi untxi
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaLagomorpha
FamiliaLeporidae
GeneroaRomerolagus
Espeziea Romerolagus diazi
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia39 egun

Sumendi untxia, teporingoa edo zakatutxea (Romerolagus diazi), untxi espeziea da, Romerolagus genero monotipikoko espezie bakarra izanik. Mexikoko mendietan bizi da. Untxi pigmeoaren ostean untxien artean txikiena da. Belarri txiki biribilduak ditu, hanka motzak eta ile sendoa. 2 eta 5 animalietako taldetan bizi dira. Beste untxiek ez bezala frekuentzia altuko soinuak egiten ditu beste untxiak arriskuez ohartarazteko. Gautarra da. 390-600 gramo bitarteko pisua du. 1969an 1000 eta 1200 artean zeuden bakarrik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]