Edukira joan

Sumertar Errege Zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Weld-Blundell Prisma, Stephen Herbert Langdonen transkripzioa eta itzulpenarekin batera (ingelesez)

Sumertar Errege Zerrenda Antzinako Mesopotamiako erregeen zerrenda bat da, sumerreraz idatzita eta kuneiforme idazkeran grabatua, hainbat dokumentu eta artefaktotan jasoa. Horietako ondoen kontserbatua Larsako hiri sumeriarrean 1922an aurkitutako buztinezko prisma bat da (Weld-Blundell Prisma). Bere datazioa Isingo dinastiaren amaierara dago egokitua (K.a. 1817 inguru). Bere adibiderik berriena Berosoren "Babiloniar Historian"-n jasotako zerrenda da (K.a. III mendea).[1]

Zerrendak erregeak bi multzotan banatzen ditu: uholde aurrekoak (benetako bizitza luze ezinezko erregealdiekin) mitikoak direla historialariek uste dutenak, eta uholde ostekoak.[2] Zerrendan aipatzen den lehen erregea, baina beste dokumentu batzuetan ere existitu zela islatzen dena, Kishko Enmebaragesi da, Gilgamexekin garaikidea. Zerrendako lehen gobernaria argi historikoa dena Ummako Lugal-zage-si da, K.a. XXIV. mendean, Lagash konkistatu zuena, eta honek gero Akadiako Sargonek konkistatu zuen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. de Boer, Rients. (2021-07-01). «Studies on the Old Babylonian Kings of Isin and Their Dynasties with an Updated List of Isin Year Names» Zeitschrift für Assyriologie und Vorderasiatische Archäologie 111 (1): 5–27.  doi:10.1515/za-2021-0003. ISSN 1613-1150. (kontsulta data: 2025-10-05).
  2. Albright, W. F.. (1923). «The Babylonian Antediluvian Kings» Journal of the American Oriental Society 43: 323.  doi:10.2307/593359. ISSN 0003-0279. (kontsulta data: 2025-10-05).
  3. Végsó, Béla Lukàcs-Làszló. (1975-12-01). «The Chronology of the "Sumerian King List"» Altorientalische Forschungen 2 (1): 25–46.  doi:10.1515/aofo-1975-020103. ISSN 2196-6761. (kontsulta data: 2025-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]