Sun Yingsha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sun Yingsha

Bizitza
JaiotzaShijiazhuang2000ko azaroaren 4a (23 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaShanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria

Sun Yingsha, txineraz 孙 颖莎 Yingsha Sun, (Shijiazhuang, Hebei (Txina), 2000ko azaroaren 4a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari txinatarra da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen bakarkako modalitatean, Chen Meng herrikidearekin (urrezkoa) galduz eta Mima Ito japoniarra (brontzezkoa) garaituz.
Urrezkoa irabazi zuen, halaber, Txinako taldearekin taldekako modalitatean, Japoniako (zilarrezkoa) eta Hong Kongeko (brontzezkoa) hirukoteen aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Txinako hirukotea: Chen Meng, Sun Yingsha eta Wang Manyu-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Bakarka,
emakumezkoa[4]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Taldeka,
emakumezkoa[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
  2. «Sun Yingsha» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
  3. «Sun Yingsha» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]