Sunburn (kantua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sunburn Muse rock alternatiboko talde ingelesaren single bat da. Talde honen aurreneko bilduma izan zen Showbizeko laugarren singlea izan zen. 2000ko otsailak 21ean argitaratu zen CD bikoitz eta 7" eta 12"ko binilozko disketan. Bi CDentzako azala kolorean ezberdintzen zen: Lehen CDa gorria zen, eta bigarrena horia.

Kantuak, urte horretan bertan beranduago argitaratutako zenbait remix inspiratu zituen. Timo Maas Sunstroke Remix, Breakz Again Remix eta Steven McCreery Remix. Museren kantuen artean 40 nagusietara iritsi zen lehena izan zen, eta, ondorioz, entzulego handiago batengana iritsi ziren.

Kantuaren zuzeneko bertsio bat ere agertzen da Hullabaloo Soundtrack bilduman, Absolution Tourren bezala. Single honen b aldeak ere agertzen dira Hullabaloon bilduta.

Datu bitxiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu hau Power Flower® motako iMac G3aren iragarki komertzialerako erabili zen.

Kantu zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mathew Bellamyk idatzi eta konposatutako kantu guztiak:

1. CDan

1: Sunburn, 3:54 2: Ashamed, 3:47 3: Sunburn (zuzenean) 3:49

2. CDan

1: Sunburn, 3:54 2: Yes Please, 3:06 3: Uno (zuzenean), 3:49

7"ko biniloan

1: Sunburn, 3:54 2: Sunburn (zuzenean eta akustikaz), 4:15

Sunburn Remix, 12"ko biniloa

1: Sunburn (Timo Maas Sunstroke Remix), 6:44 2: Sunburn (Timo Maas Breakz Again Remix), 5:27 3: Sunburn (Steven McCreery Remix), 7:49

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]