Sunita Singh Choken
| Sunita Singh Choken | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Rewari (en) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | mendigoizalea eta aktibista |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Sunita Singh Choken (Rewar, Haryana, India, 1985) indiar alpinista eta ekintzailea da. 2011n Everest mendia igo zuen. Ondoren, ibilbide luzeko bi bidaia egin zituen, ingurumena eta "Save, educate the girl child", [Salbatu, hezitu neska ikaslea] (Beti Bachao Beti Padhao) kanpaina sustatzeko. Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2016ko Nari Shakti Puraskar.

Universitateko gradua du eta masterra Hezkuntza Fisikoan.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sunita Singh Choken 1985ean jaio zen Gurjar familia hindu batean. [1]Rewarin (Haryana) eta Kishorpuran (Rajasthan) hazi zen eta Amritsar-en (Punjab) amaitu zuen eskola.[2][3] Aitak Mugako Segurtasun Indarrarentzat egiten zuen lan[2]. Choken-ek alpinismoa ikasi zuen Manali-n eta Darjeeling-en.[3]
"13 urteko gaztea nintzenez, National Geographic Channel ikusi zalea nintzen. Egun batean, Mission Everest programa ikusi nuen. Uttarkashiko Nehru Mendizaletasun Institutuan filmatu zuten. Kontaktu zenbakia apuntatu nuen berehala, eta institutura deitu nuen Everest igo nahi nuela esanez, eta noiz batu nintekeen. "
"Telefonoa erantzun zuenak poliki esan nion: Mendiak eskalatzea kontuan hartzeko gazteegia nintzela esan zuen, oinarrizko ikastaroa eta ikastaro aurreratua egiteko gutxieneko adina 16 urtekoa baitzen. Funtzionarioak ikasketak egitea proposatu zidan, eta urte batzuen ondoren haiengana gerturatzea."[4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manali, Darjeeling eta Uttarkashiko bost mendi igo zituen Choken-ek, gero Nepal-ek aukeratu zuen Everest mendiaren gailurrera zihoan espedizio batekin bat egiteko. 2011n igo zuen Everest[3], 25 urte zituela, eta igoera egin zuen Haryana-ko emakumerik gazteena bihurtu zen.[1]
Haryana estatuko Sunita Singh Everest mendira igo zenean, berehala eman zien gurasoei merezimendu osoa.
"Nire haurtzaroko anbizioa betetzen utzi zidaten, eta lorpen hau haiei eskaintzen diet", esan du.
Munduko tontorrik altuena eskalatzeko ametsa gauzatzeko, aitak, Mugako Segurtasun Indarreko inspektorea, 2,5 milioi errupiako mailegu bat (Dh183,550) hartu zion urruneko senide bati. Ez zuten babeslerik aurkitzeko baliabiderik, atzealde xumetik zetorrelako.
[5]Ondoren, Himalaiako beste hainbat gailur eskalatu zituen.[6]
2017an, Choken-ek 4.200 km-ko bizikleta-bidaia hasi zuen Kanyakumaritik Lehera, "Save, educate the girl child" (Beti Bachao, Beti Padhao) eta "Preserve environment" [Ingurua zaindu][1][3] kanpainak sustatzeko. Azkenean, 4.656 km egin zituen eta 220 zuhaitz landatu zituen ibilbidean zehar. [2]Bidaiaren ondoren, Amritsar-era itzuli zen yoga irakastera, Vivekananda Kendrak gonbidatuta.[2] Choken Haryanako Poliziaren (DSP) superintendente izendatu zuten 2018an, Punjab eta Haryana Auzitegi Nagusiak Mamta Sodha-ren [7]DSP aurreko izendapenari buruz hartutako erabakiaren ondoren. 2018an ere, Beti Bachao, Beti Padhao, sustatzeko beste bizikleta-bidaia bat egin zuen, oraingoan Somnath tenplu-tik (Gujarat) Nepal-era 5.000 km-ko distantzia betez.[6]
Konkista bikain baten kronika - Sunita Singh Chockenek (Jenny Chocken bezala ere ezaguna) Himalaiako tontor birjina bat konkistatu zuen (19.700 metroko altuera) 2017ko ekainean.
Sunitak txangorako ondo prestatu eta entrenatu zuen. Ia urtebete behar izan zuen bere babesleak konbentzitzeko eta espediziorako nondik norakoa lortzeko. Bere Haryana etxean mentalki bere bidea jarraitu zuen, Vishveshvar Semwal (Vishnu Bhaiji) bere konfiantzazko gidariarekin harremanetan jarri zen eta beste 5 kide aukeratu zituen bere talderako. Eskalada oso teknikoa izango zela konturatu zen, eta bere esperientzia eta eskarmentu guztia erakutsi behar izan zuen gailurra lortzeko.
Beste kontu bat zen, noski, espediziorako baliabideak aurkitzea. Bai, India herrialde oso arraroa da. Milaka milioi inbertitzen ditu edertasun lehiaketa eta moda desfileetan, baina ezin ditu gutxiago zaindu bere kirolari eta esploratzaileak. Mendizaleek erronka larriari egin behar diote aurre beren espedizioetarako dirua eskuratzeko orduan.[8]
Sariak eta aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Choken-ek 2016ko Nari Shakti Puraskar jaso zuen, Indiako presidente Pranab Mukherjee-k [5]aurkeztuta. Era berean, Border Security Force Brave Daughter, [Mugako Segurtasun Indarraren alaba ausarta] Bharat Gaurav eta Kalpana Chawla sariak jaso ditu.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Sharma, Kumar; Saini, Ravinder; Sharma, Sumedha; Dhawan, Sunit; Malik, B. S.; Sharma, Shiv Kumar. (24 July 2017). «Everester pedals for girls, environment» The Tribune India.
- ↑ a b c d (Ingelesez) Sharma, Divya. (21 November 2017). «Everest conqueror in city for yoga» The Tribune India.
- ↑ a b c d Wilson, Jaison. (8 March 2018). «Rewari to Mt. Everest: Journey of a young girl» United News of India.
- ↑ (Ingelesez) Correspondent, By Nilima Pathak. (2018-09-15). «'I want to climb all the high peaks'» Gulf News: Latest UAE news, Dubai news, Business, travel news, Dubai Gold rate, prayer time, cinema (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ a b «President honours Everest climber from Haryana» Hindustan Times 9 March 2017.
- ↑ a b c (Ingelesez) «Somnath Temple to Nepal (5000 km) Solo Cycling Expedition by Sunita Singh Chocken (Jenny Chocken) 15th July – 23rd August» Travelogues 14 July 2018.
- ↑ (Ingelesez) Sura, Ajay. (8 March 2018). «Mount Everest: Everest summiteers demand DSP posts; sports department in a tizzy» The Times of India.
- ↑ (Ingelesez) Sisters, Chocken. «First Ascent of Virgin Peak MB-17 by Sunita (Jenny Chocken) Singh Chocken» Tripoto (kontsulta data: 2025-11-26).
Kanpo estekak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exclusive Interview with Sunita Singh Choken - Green Wheels Bikes Festival Season 3 [Elkarrizketa berezia ingelesez] You tube-en