Sunita Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sunita Williams
Sunita Williams.jpg
ISS Expedition 33 Patch.svg
Expedition 33 (en) Itzuli ISS Expedition Commander (en) Itzuli

2012ko irailaren 16a - 2012ko azaroaren 16a
Gennady Padalka (en) Itzuli - Kevin A. Ford (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEuclid (Ohio)1965eko irailaren 19a (56 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaSlovene American (en) Itzuli
Indian American (en) Itzuli
Familia
AitaDeepak Pandya
Hezkuntza
HeziketaNeedham High School (en) Itzuli 1983)
Florida Institute of Technology (en) Itzuli 1995) Master of Science (en) Itzuli : engineering management (en) Itzuli
United States Naval Academy (en) Itzuli 1987) Zientziatan graduatua : zientzia fisiko
United States Naval Test Pilot School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakitsas ofiziala, astronauta, atleta, flight engineer (en) Itzuli eta ingeniaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Enplegatzailea(k)NASA
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Graduaontzi-kapitain
commander (en) Itzuli
Astronauta
MisioakExpedition 14 (en) Itzuli Expedition 15 (en) Itzuli Expedition 32 (en) Itzuli Expedition 33 (en) Itzuli STS-116 (en) Itzuli STS-117 (en) Itzuli Soyuz TMA-05M (en) Itzuli
Misioen entseina(k)Expedition 14 Expedition 15 Expedition 32 Expedition 33 STS-116 STS-117 Soyuz TMA-05M
Denbora espazioan463.275 minutu
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Twitter: Astro_Suni Edit the value on Wikidata

Sunita Pandya Lyn Williams (Estatu Batuak, Ohio, 1965eko irailaren 19a) Estatu Batuetako Itsas Armadako ofizial eta astronauta bat da. Bi marka garrantzistu bereganatzeagatik da oso ezaguna. Alde batetik, ibilaldi espazial gehien gauzatu dituen emakumea izan zen bere garaian (7 guztira) eta bestetik, ibilaldi espazial batean igarotako denbora-tarte luzeena eman zuen emakumea izan zen (50 ordu eta 40 minutu). Sunita, 14.Espedizioaren eta 15.Espedizioaren menbru izendatu zuten  Espazioko Estazio Internazionalean (ingelesez International Space Station edo ISS). 2012an, 32.Espedizioan ontzigintza-ingeniari bezala aritu zen, eta geroago, komandante bezala aritu zen hurrengo espedizioan. Sunita Williams  2006ko espazio-estazioan zegoen Discovery izeneko transbordadore espazialean bidaiatu zuen eta 29 ordu eman zituen lanean espazioko estaziotik kanpo. Marka berri bat lortu zuen espazioan, 192 egun xahutuz.

Bizitza goiztiarra eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sunita Williams Eucliden (Ohio) jaio zen. Bere gurasoak Deepak Pandya neuroanatomista indo-estatubatuarra eta Ursuline Bonnie dira, eta Falmouthen (Massachusetts) bizi dira. Sunita hiru seme-alabetatik gazteena da, izan ere, bere anaia, Jay Thomas lau urte zaharragoa da, eta bere arreba, Dina Annadj, hiru urte zaharragoa. Bere aitaren familia Jhulasanekoa da, Indiako Mehsana en Gujarateko distritukoa. Bere amaren aldeko birramona aldiz, Lešen (Eslovenia) jaio zen eta Ameriketara emigratu zuen bere amarekin hamaika urte zituela. Williams Massachusettseko Needham en Needham institutuan graduatu zen 1983an.

1987an, zientzia fisikoetan graduatu zen Estatu Batuetako Itsas Akademian (ingelesez United States Naval Academy edo USNA) eta 1995an antolakuntza-ingeniaritzan oinarritutako maisutza bat gauzatu zuen Floridako Teknologia Institutuan.

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987ko maiatzean, Estatu Batuetako Itsas Armadako (ingelesez: Naval Air Training Command edo NATRACOM) alferez eginkizuna bete zuen.  Kostaldeko komandoan 6 hilabetetako esleipen baten ondoren,  Oinarrizko Urpeko Ofizial esleipena jaso zuen. Aurrerago, Aireko Ontzi Komandora aurkeztu zen, non ontzi-pilotu izendatu zuten 1989ko uztailean.

Lehen maratoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko apirilaren 16an, espazioko lehen maratoian parte hartu zuen. Bostoneko Maratoian parte hartu zuen eta egin beharreko distantzia lau ordu eta hogeita lau minututan burutu zuen. Gainontzeko tripulatzaileek etengabe animatu zuten. Bere ahizpak eta Karen L. Nyberg izeneko bere astronauta kideak, maratoia Lurrean gauzatu zuten, eta Williamsek bere kontrol-misioaren aurrerapenen eguneratzeak jasotzen zituen. Urte bat beranduago, Bostongo maratoian parte hartu zuen berriro ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michael J.Williams izeneko polizia federal batekin dago ezkonduta Sunita. Hogei urtez egon dira ezkonduta, eta elkarrekin bizi dira Texaseko behe-auzoetan. 2012an, Ahmedabad hiriko haur bat adoptatzeko desioa adierazi zuten. 2007ko irailean, Sunita Indiara joan zen eta bere herrixka izan zen Gujarateko Jhulasan bisitatu zuen. World Gujarati Society-k  Sardar Vallabhbhai Patel Vishwa Pratibha sariarekin saritu zuen.

2007an, American Embassy School izeneko eskolan hitzaldi bat eman zuen eta gero Manmohan Singh ezagutu zuen, garai hartako Indiako Lehen Ministroa.

Ibilaldi espazialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko abuztutik aurrera, Sunitak zazpi ibilaldi espazial egin zituen, eta guztien iraunaldia batuz gero, berrogeita hamar ordu eta berrogei minutuko denbora tartea egon da espazioan. Denbora-tarte horrek, espazioko ibiltari trebatuenen zerrendan 9.postua hartzera eraman du. 2012ko abuztuaren 30ean, Nazioarteko Espazio Estaziotik (ingelesez: International Space Station edo ISS) kanpora abiatu zen EVA-18 ontzi estatubatuarra gidatzera Hoshide astronautarekin batera. Hondatuta zegoen Bus Nagusiaren Konmutaziozko Uniatea kendu eta aldatu zuten, eta hortaz aparte estalki termiko bat kokatu zuten egokitzaile nagusi batean.