Sunpu gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sunpu gaztelua
駿府城
駿府城
府中城
静岡城
100 Fine Castles of Japan
Sunpu castle tatsumiyagura.jpg
Sunpu Castle Higashigomon 201015l.jpg
Berreaikitako Tatsumi yagura zatiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Shizuoka
Izendaturiko hiria Shizuoka
Japoniako auzoaAoi-ku (en) Itzuli
Koordenatuak 34° 58′ 45″ N, 138° 23′ 00″ E / 34.9792°N,138.3833°E / 34.9792; 138.3833Koordenatuak: 34° 58′ 45″ N, 138° 23′ 00″ E / 34.9792°N,138.3833°E / 34.9792; 138.3833
Historia eta erabilera
Irekiera1585
Komisarioa Tokugawa Ieyasu
Arkitektura
Kontaktua
Helbidea 静岡県静岡市葵区駿府城公園1-1

Sunpu gaztelua (japonieraz: 駿府城 Sunpu-jō?) Japoniako Shizuoka hirian dagoen japoniar gaztelua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muromachi Aroan Imagawa leinua zen Suruga probintziako nagusi eta beren egoitza Sunpu herrian zeukaten. Ez da ezagutzen noiz eraiki zuten beraiek beren Sunpu gaztelua baina Okehazama borrokan Tokugawa Ieyasuk garaitu eta 1585 eta 1589 artean Sunpu gaztelu berria eraiki zuen eta bertan ezarri zuen bere egoitza Odawarako borroka galdu eta Toyotomi Hideyosiren eskutan gelditu zen arte. Hala ere Sekigaharako garaipoenaren ondoren Tokugawa Ieyasuk berreskuratu zuen Sunpu gaztelua.

Gaztelua 1607an eraitsi eta berreraiki egin zuen, oraingoan gotortuagoa egin zuelarik, hiru harresi eta putzuak gehitu baitzizkion. 1610an jauregia erre egin zen eta berriz berreraiki zen, oraingoan 7 solairutako dorrearekin. 1616an Tokugawa Ieyasu hil egin zen eta gatelua Sunpu domeinu feudalaren egoitza izaten jarraitu arren hainbat ofizialen eskutatik pasa zen. 1635ean berriz erre zen guztia eta 1638an berreraiki egin zuten, oraingoan apalago, izan ere jadanik ez baitzen shogunaren gaztelu nagusia.

Meiji berrezarkuntza izan zenean, Tokugawa Iesato shogun galtzailea bertara erretiratu zen eta urtebetez Sunpu domeinuak iraun zuen. 1896an Japoniako Armada Inperialaren egopitzetako bat izan zen. 1949an ordea gaztelua behera bota eta Sunpu parkea ezarri zen bertan.

1989 eta 1996 artean harresien zati bat, Tatsumi Yagura dorrea eta ekialdeko atea berreraiki ziren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]