Super-Azeri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Super-Azeri
Jatorria
Egilea(k)Roald Dahl
Sorrera-urtea1962
Argitaratze-data1970
IzenburuaAzeri harrigarria, Super-Azeri, A zer azeria! eta Fantastic Mr Fox
Jatorrizko herrialdeaGales
IlustratzaileaTony Ross (en) Itzuli eta Quentin Blake
ArgitaletxeaPenguin Books (en) Itzuli eta Allen & Unwin (en) Itzuli
ISBN978-1-904357-13-1
OCLC14289723
Orrialdeak88 eta 103
Ezaugarriak
Genero artistikoachildren's novel (en) Itzuli eta eleberri laburra
Hizkuntzaingelesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEnglish countryside (en) Itzuli

Super-Azeri[1], Azeri harrigarria edo A zer azeria![2] (ingelesez eta jatorrizkoan, Fantastic Mr Fox) Roald Dahlek idatzitako ipuina da, eta Quentin Blakek ilustratutakoa. Haur eta gazteei (HGL) zuzendutako istorioa da, inglaterrako landa eremuko azeri baten eta haren inguruko baserritarren arteko gorabeherak kontatzen dituena. Heziketari dagokionez, jorratuko diren gaiak abentura, ekologia eta elkarbizitza dira[2].

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azeri jauna da liburuko pertsonaia nagusia. Azeriak, bere familia elikatzeko asmoz, inguruko hiru baserritarrei lapurretan egiten die. Txilbor, Txikin eta Tximel (bertsioaren arabera, Boggis, Bunce eta Bean) hiru baserritar maltzurrak azeria harrapatzen saiatzen dira, arrakastarik gabe. Azeriaren lapurretaz nazkaturik, arazoa behin betiko bukatzeko plan bat doitzen dute baserritarrek.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azeri aita: Bera da ipuineko pertsonaia nagusia eta azeri txikien aita. Bere jarrera oso babeslea da, bai familiarekiko zein lagunekiko. Izan ere, lagunei janaria ematen baitie. Azeri azkar zein usaimen onekoa da.
  • Azeri ama: Protagonistaren emaztea eta bere azerikumeen ama. Pertsona oso eztia da, sukaldari trebea eta besteekin gauzak partekatzeko prest dago beti. Bere senarraz oso harro dago.
  • Hiru baserritarrak: Txilbor, Txikin eta Tximel dira. Oso itsusiak, zakarrak eta beren baserrien inguruan agertzen ziren animali guztien etsai.

Baloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roald Dahlen argazkia

Baloreak[3]

  • Eskuzabaltasuna: Azeri familia beti dago prest animaliekin janaria partekatzeko.
  • Elkartasuna: Animalia denek beraien arteko laguntza behar dutenez, kasu askotan elkartu egiten dira arazoari aurre egin eta irtenbide bat aurkitzeko
  • Hiru baserritarrak: Hauek kontsidera daitezke balore desegokiak bezala, nagusiki beren izaera da horren adibide nagusiena: zikinak eta beti aserre daudelako. Gainera, Azeri aitaren aurka izango duten jarrerak indartu besterik ez du egingo beren ezaugarriak.

Euskarazko itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarara hiru aldiz itzuli da Roald Dahlen ipuin hau[4]:

  • Izenburua: "Azeri Harrigarria"
    • Itzultzailea: Luigi Anselmi
    • Argitaletxea: Alfaguara-Desclee
    • Urtea: 1988
  • Izenburua: "Super-Azeri"
    • Itzultzailea: Mikel Garmendia
    • Argitaletxea: Alfaguara-Zubia
    • Urtea: 1998
  • Izenburua: A zer azeria![2]
    • Itzultzailea: Amets Sanchez
    • Argitaletxea: Begiko
    • Urtea: 2018

Filmaren egokitzapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta hasiera batean liburu bezala sortu, egokitzapen desberdinak egin dira, horien artean pelikula izanik garrantzitsuena[4]. Filma 2009an aurkeztu zuten, "Fantastic Mr. Fox" izenarekin eta Wes Andersonen zuzendaritzapean. Aipatu behar da Stop-motion teknika erabiliz egin zutela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Super-Azeri - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  2. a b c Santillana, Loqueleo. «A zer azeria!» www.begiko.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  3. Unknown. (2015-10-02). «Sabiduría entre cubiertas: El Superzorro. Actividad 1» Sabiduría entre cubiertas (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).
  4. a b «Behinola 33» calameo.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]