Super Mario Bros.
Itxura
Super Mario Bros. edo Super Mario Brothers (japonieraz: スーパーマリオブラザーズ, Hepburn: Sūpā Mario Burazāzu) 1985eko Nintendoren plataforma bideo-joko bat da, Nintendo Entertainment System bideo-kontsolarako espresuki eginda. Garai guztietako bideo-jokorik salduenetariko bat da.
Super Mario Bros. Mario pertsonaia ezagun egin zuen jokoa izan zen, Nintendoren ikono nagusi eta bideo-jokoetako pertsonaiarik ezagunenetako bat bihurtuz, baita bere anaia txikia den Luigi ere. Gainera, Peach printzesa, Toad eta Bowser aurkeztu zituen lehen aldiz, besteak beste.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |