Super Ser (txirrindularitza taldea)
| Super Ser (txirrindularitza taldea) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen ofiziala | Super Ser |
| Mota | txirrindularitza talde profesionala |
| Herrialdea | Espainia |
| Entrenatzailea | Gabriel Saura Nagore |
| Babeslea | Super Ser |
| Historia | |
| Sorrera | 1975 |
| Desagerpena | 1976 |
Super Ser Euskal Herriko txirrindularitza talde profesionala izan zen, 1975 eta 1976 artean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ignacio Orbaizeta, txirrindulari ohia eta Super Ser etxetresna elektrikoen enpresaren jabea, izan zen talde honen sortzailea.[1] Taldeburua Luis Ocaña izan zen.[2] Garaipenik aipagarriena, Agustín Tamamesek lortutako 1975eko Vueltako sailkapen orokorra izan zen.
Taldeko palmaresean, Frantziako Tourreko errekor bat dago. Alderik handieneko etapa garaipena hain zuzen: 1976an ezarri zuen José Luis Viejok, bigarren sailkatuari 22 minutu eta 50 segundoko aldea atera ziolarik.[2]
Bi denboraldiko ibilbidearen ostean, 1976ko Kataluniako Volta amaitu eta gero, talde profesionala desagertu zen, arazo ekonomikoak zirela eta.[3] Hala ere, talde amateurren babesa jarraitu zen.
Itzuli Handietako sailkapen orokorreko posturik onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Italiako Giroa |
Frantziako Tourra |
Espainiako Vuelta |
|---|---|---|---|
| 1975 | - | 10. | 1. |
| 1976 | - | 14. | 2. |
Garaipen garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aragoiko Itzulia: Agustín Tamames (1975), Javier Elorriaga (1976)
- Asturiasko Itzulia: Santiago Lazkano (1976)
- Meatze Haranetako Itzulia: José Luis Uribezubia (1976)
- Nafarroako Sari Nagusia: Agustín Tamames (1975)
- Laudioko Sari Nagusia: José Luis Uribezubia (1975)
Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Vuelta
- 2 parte-hartze (1975, 1976)
- 5 etapa garaipen:
- 5 1975ean: Agustín Tamames
- Sailkapen orokor 1:
- Agustín Tamames (1975)
- Frantziako Tourra
- Italiako Giroa
- 0 parte-hartze
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Muere Ignacio Orbaiceta, fundador de Super Ser» Diario de Navarra 2011-04-22.
- 1 2 Rabadan, Albert. (2016-01-28). «Against Modern Cycling - Zeus del Super Ser» Volata.
- ↑ «Confirmada la desaparición del Super Ser» El País 1976-09-16.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Super Ser taldea - Firstcycling.com
- Super Ser taldea - Memoire-du-cyclisme.eu