Supererraldoi hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Izar eboluzioaren ikuspegitik, supererraldoi hori fasea, supererraldoi urdin eta supererraldoi gorri arteko fase bat da, masa handiko (9-10 eguzki masa baino gehiago eta 30-70 eguzki masa baino gutxiago, goiko muga, metaltasunaren oso mende dago, eta, neurri txikiago batean, izarraren errotazioaren mende). Oso iraupen laburreko fase bat da, eta, beraz, kategoria honetako izar gutxi ezagutzen dira. Fase honetan, izarrak abiada handian puzten dira, sekuentzia nagusitik irten ondoren euren nukleoan gertatzen ari diren aldaketen ondorioz. Honela, izar bat, fase honen hasieran, hamarnaka milioika kilometroko diametroa izatetik, zenbait unitate astronomikoko tamainako supererraldoi gorri izatera pasatzen da.

Sailkapen espektralaren ikuspegitik, supererraldoi hori bat, izar supererraldoi bat da (hau da, Ia argiztapen klasekoa argitsuenetako bat baldin bada, eta Ib klasekoa, oso argitsua ez bada), A, F edo G mota espektralekoa.

Supererraldoi hori garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar supererraldoi horiaren adibide on bat, Wezen da, Canis Major konstelazioko delta izarra. Honetaz gain, jarraian ikus daitekeen taulan, izar supererraldoi hori ezagunenetako batzuk agertzen dira.

Izena Bayerren izendapena Mota espektrala Argitasuna (eguzkik) Distantzia (argi urteak)
Mirfak α Persei F5 Ib 5.400 590
Wezen δ Canis Majoris F8 Iab 50.000 1800
Sadr γ Cygni F8 Ib 65.000 1520
Sadalmelik α Aquarii G2 Ib 3.000 760
Azmidiske ξ Puppis G6 Iab-Ia 8.300 1300
Mebsuta ε Geminorum G8 Iab 7.600 900