Supizteko zume-ardagai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Supizteko zume-ardagaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaPhellinus
Espeziea Phellinus igniarius
Quél., 1886

Supizteko zume-ardagaia (Phellinus igniarius) Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ardagai guztiak bezala, ezin da jan, gogorra da. Antzeko espeziekin gertatzen den bezala, propietate sendagarriak ere ikertzen ari dira.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 10 cm-tik 20 cm-ra, zaldi apatxaren itxurakoa. Oso gogorra eta zurkara da, eta zokalo zabalek osatzen duten, gutxi arraildutako ildaskek bereizirik, ale gazteak gris-horixka kolorekoak dira eta zaharrak, gris-marroiak, arrosa kolore pixka batekin. Zarakarra ez da nigricans delakoaren bezain iluna eta distiratsua eta zokalo gutxiago ditu.

Tutuak: Geruzatuak eta kolore gorrixkakoak,

Poroak: Biribilak eta txikiak, kanela kolorekoak edo marroiak.

Haragia edo bilbea: Kolore marroi-gorrixka oso bereizgarri batekoa. Usain fungikoa du eta zapore garratz eta mikatza.[2]

Etimologia: Phellinus terminoa grekotik dator, kortxozkoa esan nahi duen "phellinos" hitzetik. Igniarius epitetoa berriz latinetik dator, sua esan nahi duen "ignis" hitzetik. Sua pizteko ardagai gisa erabilia izan delako (desegoki erabilia).

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phellinus tremulae oso antzekoa da, eta haltzak eta fruta-arbolak hobesten ditu. Fomitopsis pinicola, koniferoen parasitoa da eta kolore distiratsu gorrixka-horixkak ditu. Fomes fomentarius ere antzekoa da, baina pileoa zurixka du, lodiagoa eta geruzatuagoa da

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte osoan egoten den espeziea da, nahiz eta udan hazten den. Batez ere hostozabalen zuhaitzetan, hala nola sahats zurietan, lizarretan, etab.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 418 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 531 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 320 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]