Surasena
Itxura
| Surasena | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| K.a. 700 – K.a. 300 | |||||
| Geografia | |||||
| Hiriburua | Mathura | ||||
| Kultura | |||||
| Hizkuntza(k) | Sanskrito, prakrito | ||||
| Erlijioa | vedismo, jainismo, budismo | ||||
| Historia | |||||
| Garai historikoa | Brontze Aroa, Burdin Aroa | ||||
| |||||
Surasena edo Śūrasena Antzinako Indiako erresuma bat izan zen, gaur egungo Uttar Pradeshko Braj eskualdean. Mathura zen bere hiriburua. Anguttara Nikaya testu budistaren arabera, Surasena hamasei Mahajanadapetako (literalki "erresuma handia") bat zen K.a. VI. mendean[1]. Ramayana olerki epiko hinduistan ere aipatzen da. Megastenes greziarrak Sourasenoi aipatzen du eta bere hiriak Methora eta Kleisebora zirela esaten du[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Raychaudhuri, Hem Channdra. (1923). Political history of ancient India, from the accession of Parikshit to the extinction of the Gupta dynasty. Calcutta, Univ. of Calcutta (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Majumdar, Ramesh Chandra. (2018). Ancient India. (10th Reprint. argitaraldia) Motilal Banarsidass ISBN 978-81-208-0436-4. (kontsulta data: 2025-11-17).