Susan Wojcicki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susan Wojcicki
Susan Wojcicki (29393944130).jpg
zuzendari exekutibo

Bizitza
JaiotzaSanta Clara konderria (Kalifornia)1968ko uztailaren 5a (54 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaStanley Wojcicki
AmaEsther Wojcicki
Ezkontidea(k)Dennis Troper (en) Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaWojcicki family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGunn High School (en) Itzuli
Harvard College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
(1986 - 1990) Artean graduatu : zientzia historikoa, literatura zientzia
University of California, Santa Cruz (en) Itzuli
(1991 - 1993) Master of Science (en) Itzuli : ekonomia
UCLA Anderson School of Management (en) Itzuli
(1996 - 1998) Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterra
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta managerra
Enplegatzailea(k)Google
Jasotako sariak

IMDB: nm6279733 Twitter: SusanWojcicki Edit the value on Wikidata
Susan Wojcicki signature.svg

Susan Wojcicki (Santa Clara, Kalifornia, 1968ko uztailaren 5a) poloniar jatorriko enpresaburu eta historialari estatubatuarra da.

YouTube -ko zuzendari nagusia da. Historia eta Literaturako lizentziatura burutu zuen Harvard Unibertsitatean ohorekin gainditua, ekonomian masterra ere badu Santa Cruzeko Kaliforniako Unibertsitatean eta MBA bat UCLAn.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susan Esther Wojcickiren (errusiar judu jatorriko hezitzailea) eta Stanley Wojcickiren (Stanford Unibertsitateko fisikako irakasle poloniar-amerikarra) alaba da. Hiru ahizpetan lehena da. 11 urterekin bere lehen negozioa sortu zuen, espeziak atez ate saltzean zetzana. Gizarte Zientzietan zentratu ondoren, bere lehen informatika klasea hartu zuen batxilergoko goi-mailako ikasturtean. Historia eta Literatura ikasi zituen Harvard Unibertsitatean, 1986 eta 1990 artean. Ondoren, Kaliforniako Unibertsitatean sartu zen, Santa Cruzen, eta han ekonomian masterra egin zuen. 1996 eta 1998 artean amaitu zituen ikasketak, eta denbora horretan MBA bat lortu zuen Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen . 1998an bere etxeko garajea alokatu zien Googlen sortzaile izan ziren bi ikasleri. Estatu Batuetako pertsona aberatsenetarikotzat hartzen da eta Forbes -en munduko 100 emakume boteretsuenen zerrendan dago. [1] [2]

Dennis Troperekin ezkondu zen 1998an Belmonten, Kalifornian . Bost seme-alaben ama da. [3]

Youtube[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTube-ko zuzendari exekutibo kargura iritsi aurretik, Wojcicki Intel Corporation-en marketin lanetan aritu zen, Bain & Company -n kudeaketa-aholkulari gisa eta hainbat startupen garrantzi ezberdineko postuetan. Susan Wojcicki Google-ko lehen 16 kideetako bat izan zen. Google-en publizitate- eta analisi-produktuen diseinuaz eta eraikuntzaz arduratzen da ( AdWords, Google Analytics ). Proiektu ugaritan ere lan egin zuen, besteak beste, Google Books eta Google Images-en hasierako garapenean. Wojcickik Google-n postu asko izan zituen. Publizitate eta Merkataritza Saileko Lehendakariordea izan zen eta hainbat produktu analitiko zuzendu zituen, AdWords, AdSense, DoubleClick eta Google Analytics besteak beste.

Susanek aktiboki parte hartu zuen YouTube-ren erosketan 1.650 milioi dolarrekin erosi zen plataforma 2006an eta DoubleClick 3.100 milioi dolargatik 2007an. [4] [5]

2014an YouTube-ko zuzendari exekutibo bihurtu zen. Publizitatearen munduko pertsona garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Aplikazio berrien sorkuntzan ere aritu da, hots, YouTube Premium, YouTubeTV edo over-the-top internet bidezko telebista zerbitzuarekin.

Wojcicki feminismoaren alde agertu da, bere baitan errotuta dagoen ideologia. YouTubeko zuzendari nagusia denetik, kontratatutako emakumeen ehunekoa ehuneko 24tik 30era igo da.

Wojcickik hezkuntza edukiak lehentasuntzat jo zituen eta 2018ko uztailaren 20an YouTube Learning ekimena iragarri zuen, hezkuntzara bideratutako sortzaileen proposamenak diru-laguntza bidez sustatzeko.

2018ko urriaren 22an, Wojcickik Europar Batasuneko Copyright Zuzentarauaren 13. artikulua kritikatu zuen. Arau honek YouTube bihurtzen du Copyright edukiak ezabatzeko arduradun bakarra eta Wojcickiren ustetan aldaketa hau mehatxu bat izango da eduki-sortzaileen lana partekatzeko gaitasunarentzat.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere agintaldian, YouTube-k bere gorrotoaren diskurtsoari eta muturreko bortitzei buruzko politikak urratu ditzakeen bideoei buruzko politika gogortu du. Politika horiek The Times -ek publikatutako artikulu baten ondoren etorri ziren. Artikuluak zioen Britainia Handiko Gobernuak eta sektore pribatuko hainbat konpainien iragarkiak terroristen aldeko bideoak baino lehen agertzen zirela. Honen aurrean, hainbat iragarle handik YouTubetik atera zituzten iragarkiak erantzun gisa.

YouTuber batzuek argudiatzen dute desmonetizazio-sistema zorrotzegia dela, eta edozein eduki abangoardista kaltetzen dela, kasu batzuetan, sortzaileen kanala kentzen duela ere.

Logan Paul -ek bere buruaz beste egiten zuen pertsona baten inguruko bideo bat egin zuen eta honek polemika ekarri zuen. Wojcickik esan zuen Paulek ez zuela YouTube-ren politika urratu eta ez zituela plataformatik kanporatua izateko irizpideak betetzen.

Wojcicki ere kritikatua da erabiltzaile zein youtuberengatik, komunitatearen arauak "hondamendi bat" direla argudiatuz eta arau horiek errespetatzen ez dituzten YouTuber aktibo asko daudela. Honek, gainera, youtuber batzuk beren kanala uztea eragin du, desmonetizazio zigorrengatik edo arauengatik. Kasurik ezagunena DocTops misterioen inguruko youtuberrarena da, 10,1 milioi harpidedun dituena. 2018ko abenduaren 11n Wojcicki gogor kritikatu zuen desmonetizatu egin zutelako bere kontua erabiltzen zituen "miniatura maltzurren"-gatik. Polemika baino hilabete lehenago, musika konpainia batek bere irabaziak konfiskatu zituen bere bideoen amaieran abesti baten 10 segundo erabiltzeagatik. DocTops-ek YouTube-ren arau berriak "hondamendi" gisa deskribatu zituen.

Susan Wojcickiren YouTube kanalak 18 bideo eta 110 mila harpidedun baino gehiago ditu. Plataformako kanal gorrotatuenetako bat da. Haren 18 bideoetatik, guztiek "ez dut atsegin" gehiago dituzte "atsegin dut"-ak baino. Arrazoi nagusia Youtube-ko zuzendari nagusi gisa hartutako erabakiak dira.[6] Erabiltzaile askok Wojcicki-ri gorrotoa adierazi diote bere bideoen iruzkinen bidez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]