Susan la Flesche Piccotte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susan la Flesche Piccotte

Bizitza
JaiotzaOmaha Reservation (en) Itzuli1865eko ekainaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaOmaha people (en) Itzuli
Ponca (en) Itzuli
HeriotzaWalthill (Nebraska)1915eko irailaren 18a (50 urte)
Familia
AitaJoseph LaFlesche
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHampton Institute (en) Itzuli
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Woman's Medical College of Pennsylvania (en) Itzuli 1889) Medikuntzako doktorea
Virginiako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua eta irakaslea

Find a Grave: 54038381 Edit the value on Wikidata
Amerikako pertsona ospetsuen mosaiko bat (goitik behera eta ezkerretik eskuinera): Joseph Brant (Thayendanegea), Sequoyah, Pushmataha, Tecumseh, Susan La Flesche Piccotte, EastseBull (Tino Ocatáka), Josep-Mahymenth

Susan la Flesche Piccotte (Erreserba india Omaha, Nebraska, 1865eko ekainaren 17aWalthill, 1915eko irailaren 18a) Omahako mediku eta erreformatzailea zen XIX. mendearen amaieran. Medikuntza gradua eskuratu zuen lehen indigena estatubatuarra izan zen.[1] Osasun publiko eta Omaha herriaren legezko lurren banaketaren aldeko kanpaina egin zuen. [2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren ama, Waooo-Winchatcha (Mary Gale), frantziar-omaharra zen, eta haren aita, Joseph La Flesche, Iron Eye/Ojo de Hierro, erdi omaharra, azken omahar-burua izan zen. Susan lau alaben arteko gazteena zen: Susette (1854-1903), Rosalie (1861-1900), Marguerite (1862-1945) eta bera. Francis La Flesche antropologoaren arreba-erdia zen, eta Standing Bear ponka-buruaren iloba.[4]

Erreserbako eskola amaitzean, Institut Hampton, Hamptonen (Virginia) eta Pensilvaniako Emakumearen Eskola Medikora joan zen ikastera. 1889ko martxoan lizentziatu zen eta erreserbara itzuli zen mediku gisa lan egiteko. Susan La Flesche Picotte Estatu Batuetako lehen mediku indigena izan zen, eta funtsezkoa izan zen bere herriari, Omahari, laguntza medikoa eta higiene hobea emateko. Haren ahizpa Margueritek erreserba-eskolaburu zuen. Charles eta Henry Picotte anaiekin ezkondu ziren.

Gainera, ekintzaile soziala izan zen indigenei saldutako lurren erosketa kontuetan, eta alkoholismoari edo tuberkulosiari aurre egiteko kanpainak sortu zituen.

1894ko ekainean ezkondu zen Henry Picotterekin, eta bi seme-alaba izan zituzten. Hezur-minbiziaz hil zen ziur aski.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Walthilleko ospitale batek bere izena darama bere omenez, Susan La Flesche Picotte Memorial Hospital.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Speroff (2003), 109.
  2. (Gaztelaniaz) «Suzanne La Flesche Picotte, médica» Mujeres con ciencia 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  3. «Susan La Flesche Picotte First N.A. Female Physician» www.nebraskastudies.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).
  4. «Changing the Face of Medicine | Susan La Flesche Picotte». cfmedicine.nlm.nih.gov.. .
  5. La primera doctora amerindia, Suzanne LaFlesche Picotte (1865-1915). (Noiz kontsultatua: 2022-06-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]