Susana Atxaerandio Alessanco
| Susana Atxaerandio Alessanco | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Gasteiz, 1971 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 23a (54/55 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktibista |
| Enplegatzailea(k) | Gasteizko Udala |
Susana Atxaerandio Alessanco (Gasteiz, Araba, 1971 – Legutio, Araba, 2026ko urtarrilaren 23a) Gasteizko Udaleko langilea izan zen, torturatua eta torturaren aurkako ekintzailea izateagatik ezaguna.[1][2]
Bizitza
Euskal Herrian, torturaren aurkako borrokan ahots garrantzitsua izan zen Susana Atxaerandio. 2002. urtean, atxilotu zutelarik, torturak jasan zituen Guardia Zibilaren partetik, eta azken egunera arte horren lekukotasuna eman zuen. ETAren laguntzailea izatea leporatu zioten, eta elektrodoak jarri zizkioten, kolpeak jaso zituen eta biluzarazi zuten polizia etxean.[3] Hil aurretiko bi hamarkadetan torturaren aurkako borrokan eta biktimei ahotsa emateko lanean jardun zuen.[4]
Honela azaldu zuen gertatutakoa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean:[5]
| « | Lau egunez irainak eta tratu txarrak jasan nituen. Pertsona gisa tratatua ez nintzen egoera batean egon nintzen. Guardia Zibilak adierazpen judizial bat prestatu zuen, eman behar nituen erantzunekin. | » |
2006an, Torturaren Aurkako Taldearen spot bat aurkeztu zuen Unai Romanorekin batera. Elorrion egin zen Torturatuen I. Batzarraren adierazpena irakurri zuen, Edorta Jimenezekin batera. Euskal Herriko Torturatuen Sarean hartu zuen parte. Egia Zorrek Gasteizen urriaren 12an egindako ekitaldiaren bultzatzaileetako izan zen; hor, Guardia Zibilaren desfileak torturaren biktimei eragiten zien mina azaldu zuten.[3]
Erreferentziak
- ↑ Correo, El. (2026-01-24). «Susana Atxaerandio Alessanco | Esquela» El Correo (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Yo fui torturada…verbalizar lo sucedido» HIJXS . VOCES 2016-03-02 (kontsulta data: 2026-01-27).
- 1 2 SL, TAI GABE DIGITALA. (2026-01-24). «Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da» naiz: (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Sagarzazu, Jokin. (2026-01-24). «Susana Atxaerandio TATeko kide izandakoa hil da» Berria (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ lahaine.org. «Susana Atxaerandio euskal preso ohia zendu da» @LaHaineInfo (kontsulta data: 2026-01-25).