Edukira joan

Susannah Sheldon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susannah Sheldon
Bizitza
JaiotzaMaine, 1670(e)ko hamarkada
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotzaezezaguna (344/354 urte)
Jarduerak

Susannah Sheldon (Maine, AEB, 1670 hamarkada - ) Mainetik etorritako hemezortzi urteko gaztea, Salemgo sorginkeria prozesuan akusatzaile nagusietako bat izan zen. Ez dakigu ondorengo bizitzarik.[1][2]

1692ko apirileko azken astean, "aflijitua" izendatu zuten, eta zenbait "espektro-topaketa" izan zituela ziurtatu zuen. Apirilaren 24an, Phillip English izeneko merkatari aberats bat identifikatu zuen, bere atsekabetzat. English senar-emazteei eta Bostongo Hezekiah Usheri merkatariari, sorginak zirela salatzen lehena izan zen. Epaiketetan zehar esan zuen Bridget Bishop, Martha Corey, Sarah Good, John Willard, John Proctor, Lydia Dustin, Mary English eta George Burroughs-ekin lotuta egon zela, eta guztira hogeita lau akusazio aurkeztu zituen.[3] Hezekiah Usherren aurkako kexa kendu egin zuten.

Epaiketetan, Sheldonek ziurtatu zuen hainbat sintoma esperimentatuko zituela: akusatuen agerpen espektralak, Deabruaren liburuan sinatzera konbentzitu nahian; hildakoen mamuen eta familiako espirituen irudiak, sugeak eta txori horiak, akusatuekin batera, eta hura itotzen edo eskuak estutzen zituztela sentitzea.

Adituek hainbat arrazoiri egozten dizkiote: iruzurra, ergot-intoxikazioa, histeria edo nahaste postraumatikoa. Mary Beth Norton historialariak azkena defendatzen du, Maineko indiarren erasoekin konektatuz. Susan, orduan ume bat baino ez zen, eta bere familiak 1675ean bizirik atera zen indiarren eraso batetik, eta bere neba nagusia, Godfrey, 1690eko uztailean hil zen indiarren segada batean.[4][5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Susannah Sheldon > Información, Biografia, Archivo, Historia.» WIKIDAT (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  2. (Ingelesez) Oh, Susannah! The Sheldon Accuser: Salem Witch Trials - Sheldon Genealogy. 2021-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  3. (Ingelesez) «Susanna Sheldon Home, Site of» Salem Witch Museum (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  4. (Ingelesez) «Susannah Sheldon» History Alive, Inc. (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).
  5. Norton, Mary Beth. (2003). In the devil's snare : the Salem witchcraft crisis of 1692. New York : Vintage Books ISBN 978-0-375-70690-5. (Noiz kontsultatua: 2022-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]