Edukira joan

Sushila Karki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sushila Karki

(2025)
Nepalgo lehen ministro

2025eko irailaren 12a -
Khadga Prasad Oli
Nepalgo epaile nagusi

2016ko uztailaren 11 - 2017ko ekainaren 6a
Bizitza
JaiotzaBiratnagar1952ko ekainaren 7a (73 urte)
Herrialdea Nepal
Hezkuntza
HeziketaTribhuvan Unibertsitatea
Mahendra Morang Adarsh Multiple Campus (en) Itzuli
Banaras Hindu University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakepailea eta politikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoahautagai independente
IMDB: nm17680590 Edit the value on Wikidata

Sushilik Karki (Shankarpur, Nepal, 1952ko ekainaren 7a) nepaldar jurista, idazlea eta politikaria da, 2025eko irailaren 12tik Nepalgo behin-behineko lehen ministroa da, herrialdean egondako protesten ondorioz. Nepalgo Gobernua zuzentzen duen lehen emakumea da, eta aurretik Nepalgo Auzitegi Goreneko epaile nagusi izan zen 2016ko uztailaren 11tik 2017ko ekainaren 6ra. Zeregin horretan ere lehen emakumea izan zen.[1][2][3][4]

Lehen urteak eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karki 1952ko ekainaren 7an jaio zen Shankarpur-eko (Nepal) Kshetri familia batean. Familiako zazpi seme-alabetatik zaharrena da.[5][6]

Tribhuvan Unibertsitatera joan zen eta 1972an Arte Batxilergoa amaitu zuen. Ondoren, Zientzia Politikoak ikasi zituen Indian. 1975ean Zientzia Politikoetako masterra egin zuen Banaras Unibertsitate Hinduan. Tribhuvan Unibertsitatera itzuli zen Zuzenbidea ikastera, eta 1978an graduatu zen.[7]

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen pausoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean Karki irakasle laguntzaile gisa ari zen lanean Mahendra Campusean, Dharanen. 1990eko Herri Mugimenduan parte hartu zuen, Panchayaten erregimena eraisteko. Biratnagar kartzelan egon zen preso denbora horretan; Kara eleberria idatzi zuen gero, bere bizipenetan inspiratuta. Nepalgo Abokatuen Elkargoko abokatu nagusi bihurtu zen 2008an.[8]

Nepalgo Auzitegi Gorena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karki ad hoc epaile izendatu zuten Auzitegi Gorenean, 2009ko urtarrilean. Hurrengo urtean bere postua finko bihurtu zen.[9]

2016ko apirilean Kalyan Shrestha justiziaburuak erretiroa hartu ondoren, Konstituzio Kontseiluak Karkiri proposatu zion kargua hartzea. Ad hoc gisa aritu zen, hurrengo uztailean parlamentuak bere izendapena berretsi zuen arte.

Justiziaburu gisa jardun zuen lehen emakumea izan zen, eta izendatu zuten unean ezaguna zen zorrotza izateagatik eta ustelkeriaren aurka egiteagatik. Horregatik, bere aurkako oposizioari aurre egin behar izan zion. Gobernuak bere aurka lan egitea leporatu zion, Auzitegi Gorenak Jaya Bahadur Chand Nepalgo poliziaburu izendatzea baliogabetu ondoren. 2017ko apirilean hasi ziren haren aurkako impeachment prozesuak Parlamentuan, Nepalgo Kongresuaren eta CPNren eskutik, eta kargugabetu egin zuten.[10][11][12][9][12]

The Himalayan Times egunkariaren arabera, impeachment prozesuak "motibazio politikoak" zituela esan zuten askok, "goi mailako epaiak zapuzteko asmoz". Zeid Ra'ad Al Hussein Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideetarako goi komisarioaren esanetan, "hura kargutik kentzeko saiakerak kezka larriak sorrarazten ditu Nepalgo Gobernuak justizia trantsizionalarekin eta zuzenbide estatuarekin duen konpromisoaren inguruan". Hura kargugabetzeko erabakiarekin desilusionatuta, Bimalendra Nidhi orduko lehen ministrorde eta Barne ministroak dimisioa eman zuen. Halaber, Rastriya Prajatantra Alderdiak Nepalgo Kongresuarekin eta CPNrekin osatzen zuen koalizioa utzi zuen. Maiatzean, Auzitegi Goreneko Cholendra Shamsher Rana-k prozedura eten egin zuen. Ondorioz, presio publikoa zela eta, Nepalgo gobernuak atzera egin zuen. Karkik dimisioa eman zuen 2017ko ekainaren 6an, 65 urteko adin-mugara iritsi ondoren.[13][14][15][16][17][13][18][19]

Erretiroa hartu ondoren, Karkik autobiografia bat idatzi zuen bere bizitza goiztiarrari eta epaile bizitzari buruz. Nyaya izenburuarekin argitaratua, Karkik argudiatu zuen demokrazia sistema judizialaren independentzian oinarritzen dela. Hurrengo urtean Kara eleberria argitaratu zuen.[20]

Nepalgo behin-behineko lehen ministroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko Nepalgo protesten ondoren, K. P. Sharma Oli lehen ministroak dimisioa eman zuen.

Interneteko Discord plataforman egindako kontsulta batzuen ondoren, Sushila Karki behin-behineko lehen ministro izendatu zuten, eta Nepalgo historiako lehen emakumea izan zen kargua betetzen. 2025eko irailaren 12an, behin-behineko lehen ministro kargua zin egin zuen.[21][22][23]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Durga Prasad Subedi-rekin ezkondu zen, 1973an Royal Nepal Airlines DHC-6 hegazkinaren bahiketan parte hartu zuen Nepalgo Kongresuko kidearekin. Banaras Unibertsitate Hinduan ikasten ari zela ezagutu zuten elkar. Gutxienez seme bat dute.[24][25][26][27][28][26][25]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Nepal unrest: Sushila Karki to take oath as interim PM; parliament dissolved» The Times of India September 12, 2025.
  2. Soni, Mallika; Gupta, Manoj. (September 12, 2025). «Nepal's Parliament To Be Dissolved, Sushila Karki To Take Oath As Interim PM: Sources» News18.
  3. (Ingelesez) «Nepal to get first woman PM as Sushila Karki set for oath as interim leader after Gen-Z revolt» Hindustan Times 2025-09-12.
  4. (Ingelesez) «सुशिला कार्की अन्तरिम सरकारको प्रधानमन्त्री नियुक्त» Nepal Press.
  5. «Rt. Hon'ble Justice Mrs. Sushila Karki (Subedi)» www.supremecourt.gov.np.
  6. «Nepal Gets First Woman Chief Justice, Sign Of Changing Attitudes» NDTV 2016-04-13.
  7. «Sushila Karki, Nepals's new Acting CJ» The Hindu 15 April 2016.
  8. (Ingelesez) «5 books on Nepali women by Nepali women» OnlineKhabar English News 2021-03-17.
  9. a b (Hindiz) «सुशीला कार्की कौन हैं, जिनके नेपाल के अंतरिम प्रधानमंत्री बनने की है चर्चा» BBC News हिंदी 2025-09-11.
  10. Ostermann, Susan. (2017). «Nepal in 2016: Nepali Women Rise above a Sea of Instability» Asian Survey 57 (1): 60–64. ISSN 0004-4687..
  11. (Ingelesez) «SC revokes Chand's appointment as Nepal Police chief, paves the way for Silwal» The Himalayan Times 2017-03-21.
  12. a b (Ingelesez) «Supreme Court stays impeachment motion, reinstates CJ Karki» The Himalayan Times 2017-05-05.
  13. a b (Ingelesez) «Supreme Court stays impeachment motion, reinstates CJ Karki» The Himalayan Times 2017-05-05.
  14. (Ingelesez) Kafle, Sanjeeb. (2017-05-05). «UN condemns move to impeach Nepal's Chief Justice» The Himalayan Times.
  15. (Ingelesez) Staff, Scroll. (2017-05-01). «Nepal's deputy prime minister resigns after country's chief justice is impeached» Scroll.in.
  16. (Ingelesez) Deputy PM, Home Minister Bimalendra Nidhi resigns - OnlineKhabar English News. 2017-04-30.
  17. «Prachanda: Prachanda govt in crisis after coalition partner pulls support over judge's impeachment» The Times of India.
  18. Gellner, David N.; Adhikari, Krishna P.. (2020-10-05). «Guarding the Guards: Education, Corruption, and Nepal’s Commission for the Investigation of Abuse of Authority (CIAA)» Public Anthropologist 2 (2): 177–200.  doi:10.1163/25891715-BJA10003. ISSN 2589-1707..
  19. (Ingelesez) Kafle, Sanjeeb. (2017-06-06). «Chief Justice Karki retires» The Himalayan Times.
  20. «Former CJ Karki's book released» Setopati.
  21. (Ingelesez) «Nepal's Gen Z protesters back ex-chief justice Karki for interim leadership» South China Morning Post 2025-09-12.
  22. (Ingelesez) «Sushila Karki appointed Prime Minister under Article 61, becomes Nepal's first female head of government» OnlineKhabar English News 2025-09-12.
  23. (Ingelesez) Ellis-Petersen, Hannah. (2025-09-12). «Nepal appoints its first female PM after historic week of deadly protests» The Guardian ISSN 0261-3077..
  24. (Ingelesez) «Nepal Gen-Z protesters want former chief justice Sushila Karki, 73, as interim PM» Hindustan Times 2025-09-10.
  25. a b Dahal, Binita. «Justice-in-chief: Legalese» Nepali Times.
  26. a b (Ingelesez) «Sushila Karki: Jurist with anti-graft reputation, Nepal's first woman CJ — and now potentially its first woman PM» The Indian Express 2025-09-10.
  27. «Nepal unrest: Interim PM contender Sushila Karki's husband hijacked plane in 1973; passengers included actor Mala Sinha» The Times of India 2025-09-11 ISSN 0971-8257..
  28. (Ingelesez) «Who is Sushila Karki? Nepal's Gen-Z protesters want ex-chief justice as the interim prime minister» The Indian Express 2025-09-10.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]