Edukira joan

Susmita Bagchi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susmita Bagchi
Bizitza
JaiotzaCuttack (en) Itzuli, 1960ko irailaren 25a (65 urte)
Herrialdea India
Lehen hizkuntzaodia
Familia
AmaSakuntala Panda
Ezkontidea(k)Subroto Bagchi (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakodia
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ipuingilea
Jasotako sariak

Susmita Bagchi (jaiotzez Panda; odiaz: ସୁସ୍ମିତା ବାଗ୍‌ଚୀ (ପଣ୍ଡା); Cuttack, Orissa, 1960ko irailaren 25a)[1] indiar idazlea da, odiaz eta ingelesez idazten duena.[2][3] Eleberri, ipuin eta bidaia-kronika ugari argitaratu ditu. Sakuntala Panda odiazko idazle ospetsu eta Sucharita hilabetekariaren sortzailearen alaba da. Batez ere Akasha Jeunthi Katha ipuin bildumagatik da ezaguna, eta liburu horregatik Odisha Sahitya Akademi saria irabazi zuen 1992an.[4] Idazle izateaz gain, Mo school programa zuzentzen du.[5]

1960ko irailaren 25ean jaio zen Cuttacken, Sakuntala Panda odiazko idazle ospetsuaren alaba. Odishan donbora batez ikasi ondoren, zientzia politikoetan graduondoko ikasketak egin zituen eta Delhiko Unibertsitatean irakatsi zuen denbora batez.[6][1] Hamabost urte zituela ezagutu zuen bere etorkizuneko senarra, Subroto Bagchi, eta lau urte geroago ezkondu ziren.[6]

Lehen ipuina Sucharita aldizkarirako idatzi zuen 1982an, eta lehen bilduma, Akasha Jeunthi Katha, 1990ean eman zuen argitara. Geroago Chhai Sepakhe Manisha liburua kaleratu zuen. Bere odiazko Deba Shishu eleberria, garun-paralisia duten haurrei buruzkoa, 2006an plazaratu zen. 2010ean Penguin argitaletxeak ingelesez argitaratu zuen Children of a Better God izenburupean.[6][7] Odishako gobernuaren Mo eskola programa zuzentzen du, gobernuak lagundutako eskolak hobetzea helburu duena.[5]

  • Akasa yeumthi katha kahe (1990)
  • Chai se pakha manisha (1991)
  • Mo Jharkaru Pruthibi (1995)
  • Naibedya (1996)
  • Bhinna kula, anya dheu (1997)
  • Prabasara pakshi (1998)
  • Basudhara prasna (1999)
  • Srotaparnna (2000)
  • Svapna niharika (2003)
  • Nila akasa, dhala megha (2003)
  • Deba Shishu (2006)
    • Children of a better god (2010)
  • Bimala darsana = Bimala darshan (2007)
  • Sata tala pani = Saata taala paani (2012)
  • Eka patha eka pathika (2013)
  • Bidesini = Bideshini (2015)
  • Asa pherijiba = Assa-pherijiba (2015)
  • Beneath a Rougher Sea (2016)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) Dutt, K.C.; Sahitya Akademi. (1999). Who's who of Indian Writers, 1999: A-M. Sahitya Akademi, 83 or. ISBN 978-81-260-0873-5. (kontsulta data: 2025-11-02).
  2. (Ingelesez) «Bāgcī, Susmitā 1960-» WorldCat.org (kontsulta data: 2025-11-02).
  3. (Ingelesez) «Susmita Bagchi» Penguin India 2020-04-01 (kontsulta data: 2025-11-02).
  4. (Ingelesez) «Ahmedabad University institutes the Susmita and Subroto Bagchi Chair Professorship in Public Health» Ahmedabad University 2020-12-17 (kontsulta data: 2025-11-02).
  5. 1 2 (Ingelesez) «Susmita Bagchi Joins As ‘Mo School’ Chairperson» Odisha Bytes 2019-08-26 (kontsulta data: 2025-11-02).
  6. 1 2 3 (Ingelesez) Basu, Soma. «The sway of her Pen» The Hindu 2017-08-16 (kontsulta data: 2025-11-02).
  7. (Ingelesez) Jain, G. (2016). She Walks, She Leads: Women Who Inspire India. Penguin Books Limited, 489 or. ISBN 978-93-86057-70-9. (kontsulta data: 2025-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]