Suur Munamägi
| Suur Munamägi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 317,4 m |
| Prominentzia | 218 m |
| Mota | muinoa |
| Isolamendu topografikoa | 169,93 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 57°42′51″N 27°03′36″E / 57.714045°N 27.060047°E |
| Mendikatea | Haanjako goi-lautada |
| Kokapena | Haanja (en) |
| Herrialdea | |
| Konderri | Võruko konderria |
| Landa-udalerria | Rõuge landa-udalerria |
Suur Munamägi (ˈsuːr ˈmunɑ.mæɡi ahoskatua; euskaraz: «Arrautza Handiko mendia») Estoniako (eta Herrialde Baltikoetako) gailurrik altuena da, itsasoaren mailatik 318 metrora iristen delarik.[1] Haanja herrixkatik gertu dago, Võruko konderrian, Estoniako hego-ekialdeko muturrean, Letoniako eta Errusiako mugetatik gertu. Tontorraren inguruko eskualdea — Haanjako goi-lautada — muinoz beterik dago.
Toponimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suur Munamägi muinoari, iturri historikoetan, 1790ean Munna Mäggi eta 1798an Mun̄a Mäggi eta Eyer Berg zioten. Izena bere forma biribila arrautza (estonieraz: muna) batekin konparatzetik dator. Metafora maiz gertatzen da oronimoetan, Võrumaa konderri historikoan gutxienez Munamägi izeneko 19 muino daudelako.[2]
Dorrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere tontorrean Suur Munamägiko dorrea dago.
- Muinoaren ikuspegia
- Muinoaren ikuspegia
- Inguruko muino eta basoa
- Suur Munamägiko dorrea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iris Metsmägi; Vilja Oja. (2019). Villalva, Alina; Williams, Geoffrey eds. The Landscape of Lexicography. Lisboa: Centro de Linguística da Universidade de Lisboa, 99 or..
- ↑ «Suur Munamägi» Dictionary of Estonian Place Names (Tallinn: Eesti Keele Instituut).
