Edukira joan

Suzana Herculano-Houzel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzana Herculano-Houzel

(2009)
Bizitza
JaiotzaRio de Janeiro, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Brasil
BizilekuaNashville
Hezkuntza
HeziketaMax Planck Elkartea
Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
(1989ko martxoa - 1992ko martxoa) Zientziatan graduatua
Case Western Reserve University (en) Itzuli
(1992ko abuztua - 1995eko martxoa) Zientzietako Masterra
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea
(1995eko abuztua - 1999ko urtarrila) Doktoretza
Tesi zuzendariaYves Frégnac (en) Itzuli
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakneurozientzialaria
Enplegatzailea(k)Rio de Janeiroko Unibertsitate Federala
Vanderbilt Unibertsitatea  (2016ko maiatzaren 15a -
Jasotako sariak
KidetzaVanderbilt Department of Biological Sciences (en) Itzuli
Interdisciplinary Program in Neuroscience for Undergraduates at Vanderbilt (en) Itzuli
Vanderbilt Department of Psychology (en) Itzuli
Vanderbilt Communication of Science and Technology Program (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

suzanaherculanohouzel.com
Facebook: TheNeuroscientistOnCall Twitter: suzanahh Instagram: suzanaherculanohouzelforreal LinkedIn: suzana-herculano-houzel-11276b108 Youtube: UC5XAgpovLEXgVYiozNVh5NA TikTok: suzana.herculano TED: suzana_herculano_houzel Edit the value on Wikidata

Suzana Carvalho Herculano-Houzel[1] (Rio de Janeiro, 1972) brasildar neurozientzialari eta irakaslea da[2][3].

Rio de Janeiron jaio zen 1972an. Biologian lizentziatu zen, genetikari garrantzia berezia emanez, Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean, 1992an. Urte berean, neurozientziako master batean matrikulatu zen Clevelandeko Case Western Reserve Unibertsitatean. Doktoretza Parisko Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean lortu zuen. 1999an, praktikak egin zituen Alemaniako Max Planck Institutuan[4].

1999an Brasilera itzuli zen, eta bertan dibulgazio zientifikora dedikatzen hasi zen, ikerketa akademikoaz gain. Cérebro Nosso de Cada Dia webgunea martxan jarri zuen. 1999 eta 2002 bitartean Oswaldo Cruz Fundazioko ikertzaile bisitaria izan zen. 2001ean, Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean hasi zen lanean irakasle laguntzaile gisa, eta Biomedikuntza Zientzien Institutuko Neuroanatomia Konparatuko Laborategia zuzendu zuen[4].

Aztertzen duen arlo nagusia neuroanatomia konparatua da. Beste gauza batzuen artean, garuneko neuronak zenbatzeko metodo bat eta garun-azalaren eremuaren eta lodieraren eta gainazaleko tolestura kopuruaren arteko erlazioa aurkitu ditu[1].

Dibulgatzaile zientifiko gisa, hainbat egunkari eta aldizkaritarako artikuluak idatzi ditu, besteak beste Ciência Hoje, Ciência Hoje das Crianças, Scientific American (Mente e Cérebro), Piauí[5] eta Folha de S.Paulo[6]. Telebistan ere aritu da[4].

2013an, TED Global konferentzian parte hartu zuen lehen emakume brasildar bihurtu zen[7].

2015aren amaieran[8], bere poltsikotik dirua atertzen hasi zen ikerketak jarraitzeko, eta gero crowdfunding kanpaina bat abiatu zuen. Bi hilabetetan, 113.000 erreal biltzea lortu zuen, eta horrek bost hilabetez laborategia finantzatzeko aukera eman zion[9] Laborategia finantzatu ezin izanagatik, Vanderbilt Unibertsitatean hasi zen lanean 2016ko maiatzean[10][11].

Heldutan jakin zuen autista zela[12].

2010ean, Brasilgo presidentetzarako hauteskundeetarako kanpainan, Dilma Rousseff eta José Serrak abortuaren inguruan izandako eztabaida zela eta, Herculano-Houzelek bere blogean adierazi zuen ateoa zela eta diskriminatua sentitu zela diskurtso erlijiosoarengatik[13].

  • O Cérebro Nosso de Cada Dia (2002)
  • Sexo, Drogas, Rock and Roll... & Chocolate (2003)
  • O Cérebro em Transformação (2005)
  • Por que o Bocejo É Contagioso? (2007)
  • Fique de Bem com seu Cérebro (2007)
  • Pílulas de Neurociência para uma Vida Melhor (2009)
  • A vantagem Humana (2017)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Mota, Bruno; Carvalho Herculano Houzel, Suzana. (2016). «Response to Comments on 'Cortical folding scales universally with surface area and thickness, not number of neuron» Science U.S.A. 351: 826..
  2. (Portugesez) Abdallah, Ariane. «Mulher Cabeça» Revista Trip 2011-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  3. (Portugesez) «Quem é Suzana Herculano-Houzel» PUC Rio Grande do Sul (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  4. a b c (Portugesez) Baldissera, Olívia. «Aprenda com Suzana Herculano-Houzel as maravilhas da neurociência» PUC Paraná 2021-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  5. (Portugesez) «Suzana Herculano-Houzel» Piauí (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  6. (Portugesez) «Suzana Herculano-Houzel» Folha de S. Paulo (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  7. (Portugesez) «A mulher que encolheu o cérebro humano» O Globo 2013-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  8. (Portugesez) Matsu, Carla. «Ciência no Brasil é insustentável, diz cientista que lançou crowdfunding» IDGNow! / Portal Terra (Noiz kontsultatua: 2016-05-07).
  9. (Portugesez) «Suzana Herculano-Houzel deixa o Brasil para ser pesquisadora nos EUA» IDGNow! / Portal Terra (Noiz kontsultatua: 2016-05-07).
  10. (Portugesez) Ciscati, Rafael. «Suzana Herculano-Houzel: "Nos EUA, farei mais pela ciência do Brasil do que se ficar aqui"» Época 2016-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  11. (Portugesez) Ventura, Felipe. «Suzana Herculano-Houzel deixa o Brasil e expõe problemas profundos da ciência no país» Giz_br 2016-05-03 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  12. (Portugesez) «'Parem de tentar consertar a gente', diz Suzana Herculano-Houzel sobre espectro autista» Folha de S. Paulo 2023-07-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
  13. (Portugesez) Lopes, Paulo. «Neurocientista Suzana diz sofrer discriminação por ser ateia» Paulopes 2016-05-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]