Sverre Norvegiakoa
| Sverre Norvegiakoa | |||
|---|---|---|---|
1202 ← Magnus V.a Norvegiakoa - Haakon III.a Norvegiakoa → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Norvegia, 1151 (egutegi gregorianoa) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Bergen, 1202ko martxoaren 9a (50/51 urte) | ||
| Hobiratze lekua | Christ Church (en) Bergen Cathedral (en) | ||
| Familia | |||
| Aita | Sigurd II.a Norvegiakoa | ||
| Ama | Gunnild Asgautsdatter | ||
| Ezkontidea(k) | Astrid Roesdotter (en) Margaret of Sweden, Queen of Norway (en) | ||
| Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Haurrideak | |||
| Leinua | House of Sverre (en) Hårfagre | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | antzinako eskandinaviera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiza | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | katolizismoa | ||
Sverre Sigurdsson (antzinako eskandinavieraz: Sverrir Sigurðarson) (c. 1145/1151 – Bergen, 1202ko martxoaren 9a) Norvegiako erregea izan zen 1177tik hil zen arte.
Bere biografiaren iturri nagusia Sverris Saga da. Saga Sverre bizirik zegoela idatzi zenez, litekeena da gertaera asko desitxuratuta egotea.
Sagaren arabera, Gunnhild eta Unåsen semea izan zen, eta Faroe uharteetan hazi zen, nahiz eta Sverrek Sigurd II.a Norvegiakoaren seme bastardoa izatea eskatu zuen. Apaiza izateko ikasi zuen baina 1176an Norvegiara iritsi zen tronua eskatzera. Han, Birkebeiner taldeko buru bihurtu zen Norvegiako gerra zibilean, eta bere aldekoek errege izendatu zuten. Magnus Erlingsson erregea 1184an Fimreiteko guduan hil ondoren, Sverre bakarrik gobernatu zuen Norvegian.
Sverre Margarita Eriksdotterrekin ezkondu zen, Erik IX.a Suediakoa errege jaunaren alaba. 1194an eskumikatu egin zuten Elizarekin hainbat liskar izan ondoren. Orduan beste gerra zibil bat hasi zen Bagler alderdiaren aurka, Elizak lagunduta eta Inge Magnussonek zuzenduta. Gerra 1202an Sverre hil zenetik haratago hedatu zen.