Sviatoslav I.a Kievekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sviatoslav I.a Kievekoa
First Rurikids (Granovitaya palata, 1881-2) 03.jpg
Kieveko printzea

945 - 972
Igor Kievekoa - Yaropolk I of Kiev
Bizitza
Jaiotza Kiev942
Heriotza Khortytsia972ko martxoa
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Igor Kievekoa
Ama Olga Kievekoa
Ezkontidea(k) Malusha
Seme-alabak
Leinua Rurik leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak Old East Slavica
Lanbidea
Lanbidea diplomazialaria eta politikaria
Sinesmenak
Erlijioa paganismoa

Sviatoslav I.a Kievekoa (ekialdeko eslavieraz, Святослав; antzinako eskandinavieraz: Sveinald Ingvarsson; c.942 - 972ko martxoa) Kieveko Ruseko printze-gerlaria izan zen, Igor Kievekoaren eta bere emazte Olgaren semea.

Sviatoslav ospetsua da bere kanpaina militarrengatik; kanpaina horiek Ekialdeko Europako bi potentzia handiren erortzea eragin zuten: Khazaren erreinua, eta Inperio bulgariarra. Volgako bulgariarrak, alanoak, eta bestelako tribu eslaviarrak ere mendean hartu zituen, eta magyarrekin eta petxenegoekin aliatu zen.

Kieveko Rusan izandako agintaldiak hamarkada bat iraun zuen, eta Volgaren haranera, Estepa Pontikora eta Balkanetara berehalakoan hedatzea izan zuen ezaugarri.

Sviatoslav pagano izan zen bere bizitza osoan.

Borrokan hil zelako, haren konkistak ez ziren inperio gisa kontsolidatu, eta ondorengotza egonkorra ezartzen saiatzean izandako porrotak bere ondorengoen artean gerra zibila pitzarazi zuten.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sviatoslaven haurtzaro eta gaztaroari buruz ez dago ia daturik; Novgorodeko Ruseko agintean igaro zituen urte horiek. Bere aita, Igor, 942 inguruan asasinatu zuten, eta, ondorioz, Olga Kievekoa erregeorde izan zen, semea adinez nagusi izatera iritsi arte (963).

Sviatoslavek seme-alaba asko izan zituen, baina haren emazteen jatorriari buruzko datu zehatzik ez dago.

Kanpaina militarretara abiatu zenean, familiartekoak utzi zituen Printzerriko hiri garrantzitsuenetako erregeorde: Kieven, ama Olga, eta aurrerago, Yaropolk semea; Novgoroden Vladimir semea, eta Oleg semea drevlianiarren subirano.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tronuratu bezain pronto, Sviatoslav gerra egiten hasi zen Rusa Volgaren haranera eta Estepa Pontikora hedatzeko. Haren lorpen handia Khazariarren erreinua, mendetan eta mendetan Ekialdeko Europako potentzia handienetakoa izan zena, konkistatzea izan zen.

Heriotza eta ondorengotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

972ean asasinatu zuten, eta haren heriotzak tentsio handiak eragin zituen semeen artean, baita gerra ere bi seme legitimoen artean. 977an, Vladimir semeak ihes egin zuen Novgorodetik Eskandinaviara, baina armada batekin itzuli zen, eta bere anaia Yaropolk hil zuen 980an. Kieveko Ruseko printze bihurtu zen Vladimir.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sviatoslav I.a Kievekoa Aldatu lotura Wikidatan