Edukira joan

Svinesund zubia

Koordenatuak: 59°05′39″N 11°15′06″E / 59.0943°N 11.2518°E / 59.0943; 11.2518
Wikipedia, Entziklopedia askea
Svinesund zubia
Svinesundsbroen
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaVästra Götalandeko konderria
Suediako udalerriaStrömstad udalerria
Koordenatuak59°05′39″N 11°15′06″E / 59.0943°N 11.2518°E / 59.0943; 11.2518
Map
Historia eta erabilera
Inaugurazioa2005eko ekainaren 10a
Izenaren jatorriaSvinesund (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)hormigoia
Dimentsioak92 (altuera) × 55 (kalatuaren tartea) × 28 (zabalera) × 704 (luzera) × 247 (arkurik luzeena) m
Gurutzatzen duIddefjorden (en) Itzuli
Eramaten duE06 europar bidea

Svinesund zubia, Norvegia eta Suedia arteko mugan dagoen Iddefjord fiordoko Svinesund badia gurutzaten duen zubia da. 2005ean eraiki zen zubi berria eta Europa iparraldeko zubi altuena da.[1]

E6 europar autobiak zeharkatzen du, Oslo Eskandinaviako gainerako hiri handiekin (Göteborg, Malmö eta Kopenhage) konektatzen duena.[2]

1939 eta 1946 artean eraiki zen zubi zaharra. Trafikoa handituz joan zen eta XXI. mendea hastearekin batera zubi berria eraikitzeko erabakia hartu zen. 2002an hasi ziren lanak eta 2005eko ekainaren 10ean inauguratu zen.[3]

2021eko martxoaren 15ean doanekoa bihurtu zen.

Zementu armatuz eta altzairuz osaturik dago eta 704 metrotako luzera du. Arku batek eusten du eta zubibegiak 247 metro neurtzen ditu.[3] Zubia bera 55 metrotako altueran dago eta arkuaren goiko puntua 92 metrotako altueran.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «The Svinesund Bridges» www.visitnorway.com (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).
  2. (Ingelesez) Svinesund Bridge – ISHMII. (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).
  3. a b c (Ingelesez) «Svinesund Bridge (Strömstad/Sponvika, 2005)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]