Swan Fyahbwoy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Swan Fyahbwoy
ElánSwan.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1979ko abenduaren 15a (39 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (39 urte)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Musika instrumentua ahotsa

Swan Fyahbwoy (Madril, Espainia, 1979ko abenduaren 15a - ) Elan Fernandez-en izen artistikoa da. El chico de fuego ere ezagutzen den artista hau reggae eta dancehall abeslari famatua da Espainia aldean. Horrez gain Madrid Dancehall Club-en aitzindaria da.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide artistikoa 2005eko abenduan hasi zen, Nhu Real Shotta bideoarekin, abesti horrek arrakasta handia izan zuen interneten, horregatik 2006an “Ny chance ni try” maketa kaleratu zuen. Interneten eskegi zuen doanik, horren ondorioz, hilabete gutxitan Espainia osoak ezagutu zuen Swan Fyahbwoy.

Hurrengo urteetan, herriz herri ibili zen kontzertuak ematen Espainia osotik zehar 2009rarte. Urte horretan bere lehenengo LPa atera zuen merkatura, Innadiflames delakoa, hain zuzen. Lan hau Mario “Daddy Cobra” Olivaresen laguntzari esker izan zen posible. Disko hau maketa bezala, interneten eskegi zen musu truk ere, baina artistari laguntza ekonomiko eman ziotenenei, CDa formatu fisikoan eurenganatzea lortu zuten, eta, horrez gain, kontzertu baten DVDa ere eman zieten. Bestetik, Innadiflames-en 400.000 deskarga baino gehiago izan dira mundu osoan zehar.

Momentu honetan, abeslaria lanean dabil 2011n aterako den lan batean. Aldi berean, jiran dabil Espainiatik eta gertu Latinoamerikatik.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ni Chance, Ni Try (EP)(2006)
  • Innadiflames (LP)(2009)
  • Extremely Flammable (LP)(2012)