Swazilandia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Swazilandiako Erresuma
'Umbuso weSwatini
Kingdom of Swaziland'
swazilandiako bandera
Bandera

swazilandiako armarria
Armarria

Goiburua: "Siyinqaba" (swazieraz: Geu gara gotorlekua)
Nazio ereserkia:
Nkulunkulu Mnikati wetibusiso temaSwati
Swazilandia: kokalekua
Hiriburua Mbabane (administratiboa)
Lobamba (legegintzakoa)
26°19′S 31°8′E / 26.317°S 31.133°E / -26.317; 31.133Koordenatuak: 26°19′S 31°8′E / 26.317°S 31.133°E / -26.317; 31.133
Hiri handiena [[Manzini]]
Hizkuntza ofiziala(k) ingelesa, swaziera
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa
Monarkia
Mswati III.a
Themba Dlamini
Independentzia
Erresuma Batuatik
1968ko irailaren 6
Eremua
• Guztira
• Ura

17.364 km² (157)
% 0,9
Biztanleria
• Zenbatespena(2005)
• Errolda (2004)
• Dentsitatea

Herritarra

1.032.000 (154)
1.100.000
59 biztanle/km² (135)

swazilandiar
Dirua Lilangeni (SZL)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

Ez (UTC +2)
Interneteko domeinua .sz
Telefono aurrezenbakia +268

Swazilandia (Izen ofiziala, Swazilandiako Erreinua: swazieraz, Umbusowe Swatini) Afrikako hegoaldean kokatutako herrialdea, Hegoafrika ipar, hego eta mendebaldean eta Mozambike ekialdean mugakide dituena. Afrikako txikienetakoa da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swazilandiaren satelite-irudia

Ekialdetik mendebaldera lau alderdi bereiz daitezke. Lubonbokoa, ekialdeenekoa, Mozambikeko muga aldean dagoena eta zeharkatzen duten ibaiek ebakitako haranez eta tontorrez osatua; Lowveld izenekoa, 150-600 m-ko garaierako mendixkaz osatua. Middle Veld izenekoa, 600-900 m bitarteko mendixkaz eta haran sakonez osatua eta oso lur emankorrak dituena; eta mendebaldeenekoa, Highveld izenekoa, lauetan garaiena (1.100-1.400 m) eta menditsuena. Drakensberg mendilerroa dira horiek. Granitozko mendiak dira. Garaierarik handieneko mendiak ipar-mendebaldeko Enlenbe (1.862 m) eta Ngwenya (1.829 m) dira.

Swazilandiako klima samurra da: mendialdean 15 Â°C, eta beheko eskualdeetan, 22 Â°C. Euria 1.400 mm inguru izaten da urtean.

Mendebaldetik ekialdera, lau ibai nagusik zeharkatzen dute: Komati, Mbuluzi Beltza, Usutu (Maputo ibaiaren adarra eta beste lau adarren ura biltzen duena) eta Ingwavuma. Drakensberg mendietan dute sorrera.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swazilandia herrialde homogeneoa da biztanleen jatorriari dagokionez; izan ere, swaziak dira gehientsuenak eta swaziera erabiltzen da oro har.

Bizi-itxaropena 60 urtekoa da, batez beste. Biztanle-kopurua bizkor ari da hazten, % 2,5 inguru urtean; izan ere, nahiz eta haurren heriotza-tasa handia den (1.000 haur jaioberriko 68 hiltzen dira), emakumeko 4,6 haur inguru jaiotzen da. Bestalde, aipagarria da Swazilandiako biztanleen gaztetasuna; % 46 da 0-14 urte bitartekoa, eta % 51 15-64 urte bitartekoa, 1999ko aurreikuspenen arabera. Biztanleen % 77 alfabetatuta dago, eta inguruko herrialdeetan baino osasun-zerbitzu hobeak dituzte, oro har.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swazilandia herrialde txikia da, itsasorako irteerarik gabekoa, eta iraupeneko nekazaritzan oinarritzen da ekonomia; izan ere, lurra emankorra da, eta horrek askotariko landareak lantzeko aukera ematen du, baina metodo tradizionalak erabiltzen dira. Nekazaritzako gai nagusiak azukre-kanabera, kotoia, arroza eta laboreak dira. Industria ez dago oso aurreratua, nahiz eta 1980ko hamarraldian aurrerapenak egiten hasi ziren; alor nagusiak nekazaritzako ekoizpenari daude lotuak.

Azken urteotan meatzaritza gainbehera etorri da, batetik burdina erreserbak agortu direlako eta asbestoen eskaerak behera egin duelako, gai horrek sor ditzakeen osasun-arazoak direla-eta. Kokagune geografikoagatik (Hegoafrikako errepublikak inguratua da ia erabat) mendekotasun handia du herrialde harekiko; handik inportatzen ditu behar dituen gaiak, eta hara esportatzen ditu bertako ekoizpenak.

Atzerriko swaziek igortzen duten diruak betetzen du barneko diru-sarreren % 20 inguru. Gobernua atzerriko inbertsioak erakartzeko ahaleginak egiten ari da, baina zailtasun handiak ditu. Dena dela, Afrikako herrialdeek baino produktu gordin altuagoa dute biztanleko. Bestalde, larreak erabiltzearen eraginez lurra agortzen eta higatzen ari da, animalia mota asko desagertzen ari da neurriz gaindiko ehiza dela-eta, eta lehorte larriak dituzte.

1990ko hamarkadaren bukaeran biztanleriaren % 34 langabezian zegoen, ia % 70ek dolar bat baino gutxiago irabazten zuen egunean, eta % 39 GIB birusak infektatuta zegoen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swazilandiak monarkia konstituzional motako erregimena du. Erregea da estatuburua eta lehen ministroaren laguntzarekin agintzen du (lehen ministroa da gobernuburua); erregeak eskumen handia duen arren (berak izendatzen ditu legebiltzarreko kide batzuk), hauteskundeak egiten dira 1993az gero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri gisa, XVI. mendean hasi ziren swaziak antolatzen, Mozambikeko hegoaldean zabaldu ziren bantuetatik bereizi eta Usuta ibaiaren ibarrean bizitzen jarri zirenean. Garai horretako errege baten izenetik (Mswati edo Mswazi) datorkie izena. Bizi ziren eskualdea britainiarren babespeko lurralde bihurtu zen XIX. mendean, britainiarrek zuluen kontrako gerran eskaini zieten laguntza zela bide. Britainiarren eta boerren errepublikaren babespeko lurraldea izan zen 1894 arte. Urte horretan, Hegoafrikar Errepublikaren mendera igaro zen. Boerren gerra ezkero (1903), berriz ere, Erresuma Batuaren babespeko lurraldea izan zen burujabetasuna lortu arte (1968), Hegoafrikak berriro bereganatzeko saio bat egin arren (1949) ez baitzuten lortu.

Burujabetasuna lortu zuenean, Sobhuza II.a zen errege, eta hark iraun zuen agintean 1982 arte. Hura hil zelarik, aginpidearen aldeko borroka hasi zen; azkenik, haren seme Makhosetive izendatu zuten errege, Mswati III.a izenaz (1986). Mswati III.ak politika kontserbadorea bideratu zuen; errege izendatu zutenean, legebiltzarra desegin zuen eta kargu nagusiak bere senideen artean banatu zituen.

Hegoafrikako apartheid-politikatik ihesi Swazilandian babestutako kideei esetsi zien, eta oposizioko kideen kontrako zapalkuntza gogorra bideratu zuen (erregimenak ez du alderdi politikorik onartzen), batez ere PUDEMO (Herritar Batasunaren Mugimendu Demokratikoa) ezkutuko alderdiaren kontra.

Ekonomian, hala ere, zenbait hobekuntza lortu ziren 1980. urteko hamarraldiaz gero, atzerriko inbertsioen igoerari esker batez ere. 1993an, lehorte luze baten ondoren langabezia nabarmen igo zelarik, gizartearen haserrea lehertu egin zen. Harrezkero, gorabehera larriak eta istilu handiak izan ziren, eta, azkenik, Hegoafrikaren presioaren eraginez, 1996. urtean alderdi politikoak onartuko zituela agindu zuen erregeak, eta 1978ko konstituzioa berriro aztertzeko eta herritarrei hura aldatzeko aukera emango ziela ere esan zuen. 1991n hitzez onartu zituen erregeak alderdi politikoak, baina legeak debekatu egiten ditu. 1997. urtean batzorde bat osatu zuen erregeak, monarkia konstituzionala ezartzeko prozesua zabaltzen zela iragarriz, baina oposizioak ez zuen begi onez ikusi batzorde hura, eta denbora aurrea zihoan bezala lan eraginkorrik egiten ez zuela-eta, berriro sortu zen gatazka. Izan ere, erregearen ustez, monarkia absolutua da Swazilandiaren egonkortasuna lortzeko erregimen egokia. Horrela, 1998ko hauteskundeak demokraziaren antzezpen kaskarra besterik ez ziren izan, eta orduan hautatutako legebiltzarrak eskumenik ez zuen ia. Lehen ministroa Barnabas Sibusiso Dlamini oligarkiako kidea izan zen hauteskunde haietan.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Swazilandia Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]