Sydney Coveko barandak

Koordenatuak: 33°51′37″S 151°12′35″E / 33.8603°S 151.2096°E / -33.8603; 151.2096
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sydney Coveko barandak
Historia
Kokapena
KokapenaCircular Quay (en) Itzuli
Koordenatuak33°51′37″S 151°12′35″E / 33.8603°S 151.2096°E / -33.8603; 151.2096
Estatu burujabe Australia
Australiako estatu Hegoaldeko Gales Berria
Local government areas of New South WalesCity of Sydney

Sydney Coveko barandak, Sydney (Australia) hiriko kai zaharretan dauden baranda batzuk dira, ondare historiko gisa babestuak. Sydney Cove izeneko ingurunean daude, Dawes Point, The Rocks eta Sydneyko negozio-barruti nagusiko parteetan. Sydneyko Portuko Zubiaren azpian ere bada tarte bat baranda hauekin.

Hegoaldeko Gales Berriko Estatuko Ondarearen Erregistroari 2002ko maiatzean gehitu zituzten baranda hauek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barandak eta haien ondoan ikus daitezkeen kareharrizko zutoinak kai nagusi zaharreko erlikiak dira. XIX. mendeko zati batzuk kontserbatzen dira oraindik.

Baradaren diseinuak tartekatzen ditu bi diseinu desberdineko poste bertikalak, punta zorrotzean amaituak, eta elkarren arteko loturak dira, barra horizontal parea goian eta behean, eta lotura diagonalak ere bai zeinek gurutzaketa puntuan, erdian, medailoi bat daukaren[1].

19. mende amaierako irudian ikusten da nola poste diseinu desberdinak tartekatzen diren, zutoin batzuk besteak baino lodixeagoak dira.

1900etik aurrera atal kaltetuak etengabe ordezkatzu ohi dira, hala nola Kontxako barandan gertatzen den bezalatsu.

21. mendeko ondare aitorpenaren arabera, barandak estetikoki esanguratsuak dira, Sydney Cove izeneko inguruaren hiri-ezaugarri nabarmen eta erakargarri gisa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Cast Iron Railings, palisade fence» The Rocks Discovery Museum (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]